Antolatzailea
37 urte bertsolaritza ikertzen, sustatzen eta transmititzen
Nafarroako Bertsozale Elkartea 1984an sortu zen, bertsoaren bitartez jaso dugun ondareak geroa izan dezan ziurtatu asmoz. Diru irabazi asmorik gabeko kultur eta gizarte mugimendua da, 250 bazkide inguruk osatua. Bertsolaritzaz arduratzen diren bestelako eragile guztiekin batera, bertsolaritza zaindu, sustatu, ikertu eta bere transmisioa eta etorkizuna bermatzea da Bertsozale Elkartearen egitekoa. Horretarako, hiru ildo nagusietan antolatzen du bere jarduna.
Transmisioa
Bertsolaritza belaunaldiz belaunaldi biziberritzea da NBEren egitekoa, eta hainbat egitasmo ditu horretarako. Batetik, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren zein Udal eta Mankomunitateen konpromisoari esker, ‘Bertsolaritza Irakaskuntzan’ programa garatzen du hezkuntza arautuko sarean. Horri esker, 2.800 ikasle baino gehiago dira Nafarroan urtero bertsogintza eta ahozkotasuna lantzen dutenak, klase orduetan.

Bestalde, Bertso Eskolen sarea bultzatu eta elikatzen du, auzoz auzo eta herriz herri bertsogintzaren transmisiorako gune biziak sortuz. Horien bitartez, haur, gazte eta helduei bertsolaritza ezagutu eta bertan jarduteko aukerak ematen zaizkie. Egun, 40 inguru dira Nafarroako Bertso Eskolak, eta 200dik gora ikasle aritzen dira bertan.
Aisialdiarena da transmisioaren ildoko hirugarren erpin nagusia. Bertso Udalekuek, Negulekuek, Bertso Eskolen Egunak eta bestelako egitasmoek osatzen dute atal hau.
Sustapena
Bertsolaritza plazaratzeko eta zabaltzeko asmoz, hainbat egitasmo antolatzen ditu NBEk. Nagusia, bere ikusgarritasunagatik, Nafarroako Bertsolari Txapelketa da, 1936tik antolatua, eta egun bi urtean behin antolatzen dena. 2012tik, gainera, Bardoak taldekako egitasmoa ere antolatzen du NBEk, Bertso Eskolen sarean eragiteko asmoz, eta plaza berriak eskainita.
Gainera, bertsolari gazte eta hasiberrientzako bi sariketa ere antolatzen ditu elkarteak, Bertsokabi eta Izeta, txandaka. Era berean, hamaika bertso saio, jaialdi eta emanaldi bereziren antolaketan laguntzen du NBEk, herriz herri eta eskualdez eskualde.
Ikerkuntza
Bertsolaritzaren datu bilketa, azterketa eta garapena egiteaz ere arduratzen da NBE. Zeregin horietan, Euskal Herri mailako bi egitasmo ditu lagungarri. Batetik, Mintzola Fundazioa, bertsolaritzaren ikerkuntzan eragitea, euskarazko ahozko beste diziplinekiko zubiak eraikitzea eta kantu inprobisatuaren mundu mailako adierazpenak ezagutzera ematea xede duena.
Bestetik, Xenpelar Dokumentazio Zentroa, 1990. Urtean sortua, eta bertsolaritzaren ondarea hainbat euskarritan biltzen duena.
Bestetik, Xenpelar Dokumentazio Zentroa, 1990. Urtean sortua, eta bertsolaritzaren ondarea hainbat euskarritan biltzen duena.