Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Albisteak

Zortzi finalistak prest daude azaroaren 28ko finalerako

Zortzi finalistak prest daude azaroaren 28ko finalerako

2021/11/19

Gaur aurkeztu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, heldu den azaroaren 28an, igandearekin, Iruñeko Anaitasuna Kiroldegian egingo dena. Aurkezpenean izan dira zortzi bertsolari finalistak, elkarteko ordezkariekin batera.

Zortzi finalistak prest daude azaroaren 28ko finalerako - Gehiago irakurri

Estitxu Arozena Albizuk jantziko dio txapela irabazleari

Estitxu Arozena Albizuk jantziko dio txapela irabazleari

2021/11/19

Estitxu Arozena Albizu (Mutriku, 1975) izango da 2021eko txapeldunari txapela jartzeaz arduratuko dena. Modu horretan, urte luzez Nafarroako bertsolaritzaren alde egindako lan guztia eskertu nahi dio Nafarroako Bertsozale Elkarteak, bai eta iaz, 1995ean irabazitako txapelaren 25.urteurrenean –emakume batek irabazitako lehena-, egitekoa zen eta pandemiak galarazi zuen omenaldia egin.

Estitxu Arozena Albizuk jantziko dio txapela irabazleari - Gehiago irakurri

Joanes Illarregik irabazi du Leitzako saioa, eta zehaztu da finala

Joanes Illarregik irabazi du Leitzako saioa, eta zehaztu da finala

2021/11/14

Azken finalaurrekoa irabazita, azaroaren 28an izango den finalerako sailkatzea lortu du herriko bertako bertsolariak. Hain zuzen ere, hauexek izango dira Anaitasunako Iruñeko izango direnak: Eneko Lazkoz, Julio Soto, Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo, Xabat Illarregi, Xabie Silveira eta Eneko Fernandez.

Joanes Illarregik irabazi du Leitzako saioa, eta zehaztu da finala - Gehiago irakurri