Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Altsasun abiatuko da finalaurrekoen fasea, astelehenean

2021/10/27
Azaroaren 1arekin jokatuko da lehen finalaurrekoa, Sakanako herriko Iortia Kulturgunean. Saioko irabazleak zuzenean eskuratuko du txapelketako finalean egoteko txartela. Sarrerak salgai daude, www.bertsosarrerak.eus atarian.

Finalaurrekoak igarota, dena dago prest 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako faseari hasiera emateko. Altsasun jokatuko da hiru finalaurrekoetan lehena, heldu den astelehenean, azaroak 1, jai eguna. Iortia Kulturgunean izango da saioa, arratsaldeko 17:30ean. Sei bertsolari ariko dira kantuan: Eneko Fernandez Maritxalar, Erika Lagoma Pombar, Xabat Illarregi Marzol, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Endika Legarra Nuin eta Oier Lakuntza Irigoien. Horiei guztiei gaiak jartzen Fernando Anbustegi Goñi ariko da. Nafarroako Bertsozale Elkarteak Altsasuko Udalaren laguntza izan du saioa antolatzeko. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. 

Saioa irabazten duen betsolariak zuzenean eskuratuko da azaroaren 28an Iruñean izango den finalerako txartela. Gainerakoek, finalaurreko guztiak bukatu arte itxaron beharko dute, sailkatzen ote diren jakiteko. Izan ere, Altsasukoaz gain, beste bi finalaurreko gehiago ere izango dira: azaroaren 6an Berriozarren eta azaroaren 14an Leitzan (azken horretarako sarrerak agortu dira). Finalaurrekoetan 18 bertsolari ariko dira kantari, eta horietatik zortzi sailkatuko dira finalera.

 

Sei bertsolari hauek ariko dira Altsasurako saioan, finala helburu.