Albisteak
Zortzi finalistak prest daude azaroaren 28ko finalerako
2021/11/19Gaur aurkeztu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, heldu den azaroaren 28an, igandearekin, Iruñeko Anaitasuna Kiroldegian egingo dena. Aurkezpenean izan dira zortzi bertsolari finalistak, elkarteko ordezkariekin batera.
Estitxu Arozena Albizuk jantziko dio txapela irabazleari
2021/11/19Estitxu Arozena Albizu (Mutriku, 1975) izango da 2021eko txapeldunari txapela jartzeaz arduratuko dena. Modu horretan, urte luzez Nafarroako bertsolaritzaren alde egindako lan guztia eskertu nahi dio Nafarroako Bertsozale Elkarteak, bai eta iaz, 1995ean irabazitako txapelaren 25.urteurrenean –emakume batek irabazitako lehena-, egitekoa zen eta pandemiak galarazi zuen omenaldia egin.
Joanes Illarregik irabazi du Leitzako saioa, eta zehaztu da finala
2021/11/14Azken finalaurrekoa irabazita, azaroaren 28an izango den finalerako sailkatzea lortu du herriko bertako bertsolariak. Hain zuzen ere, hauexek izango dira Anaitasunako Iruñeko izango direnak: Eneko Lazkoz, Julio Soto, Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo, Xabat Illarregi, Xabie Silveira eta Eneko Fernandez.