Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Faseak eta sailkatzea

Lau sailkapen fasetan banatua dago 2019k0 Nafarroako Bertsoalri Txapelketa: aurre-kanporaketak, final-laurdenak, finalaurrekoak eta finala. Final-laurdenetako fasea da otsailaren 9an abiatzen dena.

Aurre-kanporaketak

Urtarrilaren 18an eta 19an jokatu ziren, Iruñean eta Irunberrin. Txapelketa batean sekula kantatu gabeko sei bertsolari eta duela bi urteko sailkapeneko azken seirak izan ziren bertan. Hamabi bertsolari guztira, sei sailkatzeko. Hauek izan ziren bertsolari sailkatuak: Joana Ziganda, Xabat Illarregi, Endika Legarra, Saats Karasatorre, Diego Riaño eta Sahats Aleman.

Final-laurdenak

24 bertsolari izango dira fase honetan. Sei bertsolariz osatutako lausaio jokatuko dira. Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera; eta puntu gehien batzen dituzten beste hamalaurekin osatuko dira finalaurrekoak.

Finalaurrekoak

18 bertsolari arituko dira fase honetan: aurreko faseko saio bakoitzeko irabazleak eta puntu gehien batzen dituzten beste hamalauak. Hiru finalaurreko jokatuko dira, eta saio bakarrera lehiatuko dira.

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da finalera; puntu gehien batzen dituzten beste bost bertsolarirekin osatuko da finaleko taldea.

Finala

Zortzi bertsolari lehiatuko dira: finalaurreko bakoitzeko lehena eta puntuazioz sailkatu diren beste bostak.

Bi saiotan banatuko da finala: lehendabizi zortzi bertsolariak jardungo dira eta ondoren puntu gehien batu dituzten bi bertsolarien arteko buruz burukoa egingo da. Egun osoko jardunaren ostean puntu gehien dituen bertsolaria izango da txapelduna.