Albisteak
Tuteran eta Urdazubin jokatuko dira Txapelketako lehen bi saioak, asteburuan
2019/02/04Saio bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetarako sailkapena. Gainerakoek, final-laurden guztiak pasa arte itxaron beharko dute, puntuazioaren arabera sailkatzen diren ala ez jakiteko.
Otsailaren 9an abiatuko da 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Tuteran
2019/01/2530 bertsolarik eman dute izena, eta behin aurre-kanporaketak igarota, 24 izango dira Erriberan abiatuko den ibilbidean. Guztira, lau final-laurden, hiru finalaurreko eta finalak osatuko dute txapelketa. Iruñeko Anaitasunan jarriko zaio azken puntua, martxoaren 23ko finalean.