Joanes Illarregik irabazi du Lesakako finalaurrekoa, eta osatu da Anaitasunako finalisten zerrenda
Lesakan jokatu da 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa, goraino bete den Kultur Etxean bildutako 270 lagunen aurrean. Han izan dira kantuan Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo, Xabat Illarregi, Alazne Untxalo, Saioa Alkaiza eta Eneko Fernandez. Fernando Anbustegik egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile, berriz, Jon Abril, Nerea Bruño, Mikel Beaumont eta Joseba Beltza aritu dira. Nafarroako Bertsozale Elkarteak Lesakako Udalaren laguntza jaso du saioa antolatzeko.
Saio puntuagarriaren ostean, Joanes Illarregik eskuratu du puntu gehien (375,5), eta hortaz, martxoaren 23an Iruñeko Anaitasunan jokatuko den finalerako txartela eskuratu du, atzo Xabier Terrerosek eta pasa den igandean Eneko Lazkozek eskuratu bezala. Joanes Illarregiren atzetik sailkatu dira Eneko Fernandez (359), Xabat Illarregi(356,5), Saioa Alkaiza (344,5), Josu Sanjurjo (341) eta Alazne Untxalo Erregerena (335,5).
Honela geratu da saioko puntuazioa:
Joanes Illarregi Marzol Saioa Alkaiza Guallar Alazne Untxalo Erregerena |
375,5 |
Horrenbestez, osatu da 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean arituko diren zortzi bertsolarien zerrenda. Hiru finalaurrekoetako irabazleei, sailkapenaren araberako beste bost bertsolari gehitu zaizkie. Ondorioz, hauek izango dira txapelaren bila jardungo dutenak: Eneko Lazkoz, Xabier Terreros, Joanes Illarregi, Eneko Fernandez, Julio Soto, Xabat Illarregi, Julen Zelaieta eta Xabi Maia.
Horrela geratu da finalaurrekoetako faseko sailkapena:
|
|||
1 |
Eneko lazkoz |
399,0 |
|
2 |
Joanes Illarregi |
375,5 |
|
3 |
Xabier Terreros |
360,5 |
|
4 |
Eneko Fernandez |
359,0 |
|
5 |
Julio Soto |
358,5 |
|
6 |
Xabat Illarregi |
356,5 |
|
7 |
Julen Zelaieta |
355,5 |
|
8 |
Xabi Maia |
352,5 |
|
9 |
Aimar Karrika |
349,0 |
|
10 |
Saioa Alkaiza |
344,5 |
|
11 |
Josu Sanjurjo |
341,0 |
|
12 |
Iker Gorosterrazu |
338,0 |
|
13 |
Alazne Untxalo |
335,5 |
|
14 |
Saats Karasatorre |
335,0 |
|
15 |
Sarai Robles |
326,5 |
|
16 |
Joana Ziganda |
312,0 |
|
17 |
Diego Riaño |
307,5 |
|
18 |
Iban Garro |
304,5 |
|
Martxoaren 23an jokatuko da finala, 17:00etatik aurrera Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian, eta baita ondorengo salmenta puntuetan ere: Karrikiri denda (Iruñea), Fantxike denda (Elizondo), Okindegia (Lesaka), Maimur liburudenda (Leitza), Xapatero taberna (Etxarri Aranatz) eta Olgarenea natur-denda (Lizarra). Ondorengo egunetan, finalari buruzko xehetasun eta informazio gehiago emango du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Bitartean, eskuragai duzue txapelketako informazio eguneratua, www.bertsozale.eus atarian.