Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Oskar Sanz de Acedo Pollan

(Donostia, 1975) Oskar ogibidez injenieroa da, lana dela eta azken 10 urteak Galway eta Iruñea artean eman dituena. Euskara ikastean bertsozaletu zen eta bertsolaritza bere euskara hobetzeko akuilutzat du. Iruñeko Drimtin bertso eskolan aritzen da. Nafarroako txapelketan 2013an hartu zuen parte lehen aldiz eta Bardoak ekimenean aritu izan da. 2014ean beste lagun batzuekin batera ‘Bertsokleta’ antolatu zuen. Bertsoaz gain triatloia eta mendian ibiltzea gustuko ditu.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Uharte, martxoak 5

Oskar Sanz de Acedo Pollan, Xabier Maia Etxeberria 8ko txikia
Lagunak zarete, hirurogeita hamarna urte dituzue. Zuk Oskar Smartphone bat erosi berri duzu eta hortxe joan zara Xabirengana erakustera.