Julio Soto gailendu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen final-laurdenean
Giro beroz bete da Tafallako Kulturgunea, 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen final-laurdena bertatik bertara jarraitzeko. 150 bertsozale ingururen aurrean aritu dira Julio Soto, Iñigo Olaetxea, Kotte Plaza, Mikel Lasarte, Iban Garro eta Sahats Aleman. Azken horrek lehen aldiz hartu du parte txapelketa batean. Sei bertsolarien agurrek eman diote hasiera aurtengo txapelketari. Alaitz Rekondok egin ditu gai-jartzaile lanak.
Saio puntugarriaren ostean, Julio Sotok eskuratu du puntu gehien, 343,5, eta hortaz, martxoaren 18an Beran jokatuko den lehen finalaurrekorako txartela eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Iñigo Olaetxea, Kotte Plaza, Mikel Lasarte, Iban Garro eta Sahats Aleman. Bost bertsolari hauek gainontzeko final-laurdenetako puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko. Osotara, 18 bertsolarik egingo dute aurrera, oraingo 30tatik.
Honela geratu da saioko puntuazioa:
Julio Soto |
343,5 |
Bihar izanen du segida Nafarroako Bertsolari Txapelketak, Auritzeko Kultur Etxean, 17:30ean. Han ariko dira Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Alazne Untxalo, Patxi Castillo, Ioar Tainta eta Joana Ziganda. www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke sarrerak. Bihar, gainera, zabalik izanen da Auritzeko Kultur Etxeko leihatilak, 16:00etatik aurrera.