Julio Soto da txapelketako lehen finalista
Berako Kultur Etxean jokatu da 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen finalaurrekoa, aretoa bete duten 200 bertsozale baino gehiagoren aurrean. Han aritu dira kantuan Alazne Untxalo, Iñigo Olaetxea, Ander Fuentes 'Itturri', Julio Soto, Kotte Plaza eta Eneko Lazkoz. Alaitz Rekondo aritu da gai-jartzaile lanetan.
Saio puntugarriaren ostean, Julio Sotok eskuratu du puntu gehien, 422,5, eta horrenbestez, apirilaren 8an Iruñean jokatuko den finalerako sailkapen zuzena eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Eneko Lazkoz, Ander Fuentes 'Itturri', Kotte Plaza, Iñigo Olaetxea eta Alazne Untxalo. Bost bertsolari hauek finalaurreko faseko azken puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko. Osotara, zortzi bertsolari pasako dira finalera, oraingo 18tatik.
Honela geratu da saioko puntuazioa:
Julio Soto |
422,5 |
Bihar izanen du segida Nafarroako Bertsolari Txapelketak, Antsoaingo Antzokian, 17:30ean. Han ariko dira Xabier Terreros, Xabier Maia, Iker Gorosterrazu, Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo eta Mikel Lasarte.
www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke Antsoaingo saiorako sarrerak. Bihar bertan, gainera, Antsoaingo Antzokiko leihatiletan ere eskuratu ahal izango dira, 16:00etatik aurrera.