Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Faseak eta sailkatzea

Lau sailkapen fasetan banatuko dago Txapelketa: kanporaketa, final-laurdenak, finalaurrekoak eta finala.

Kanporaketa

Abenduaren 12an Iruñean jokatu zen kanporaketa. Horretan Txapelketan lehen aldiz izena eman duten sei bertsolariek hartu zuten parte: Kotte Plaza, Mikel Juaniz, Sahats Aleman, Sarai Robles, Mikel Lasarte eta Mintxo Astiz.

Kanporaketa horretan hiru bertsolari sailkatu ziren final-laurdenetako: Kotte Plaza, Mikel Lasarte eta Sarai Robles.

Final-laurdenak

30 bertsolari izango dira fase honetan. Sei bertsolariz osatutako bost saio jokatuko dira. Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera; eta puntu gehien batzen dituzten hamahiruekin osatuko dira finalaurrekoak.

Finalaurrekoak

18 bertsolari arituko dira fase honetan: aurreko fasean talde bakoitzeko irabazleak eta puntu gehien batzen dituzten hamahiruak. Hiru finalaurreko jokatuko dira eta saio bakarrera lehiatuko dira.

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da finalera; puntu gehien batzen dituzten beste bost bertsolarirekin osatuko da taldea.

Finala

Zortzi bertsolari lehiatuko dira: Finalaurrekoetatik talde bakoitzeko lehena eta puntuazioz sailkatu diren bostak.

Bi saiotan banatuko da finala: lehendabizi zortzi bertsolariak jardungo dira eta ondoren puntu gehien batu dituzten bi bertsolarien arteko buruz burukoa egingo da. Egun osoko jardunean puntu gehien dituen bertsolaria izango da txapeldun.