Irurtzunen Julio Soto izan da irabazle
Igandean Irurtzunen jokatutako bigarren final-laurdenak segida bikaina eman dio Txapelketari. Sarrera guztiak aldez aurretik salduta, 150 bertsozalek Kultur Etxea bete eta adi segidu zuten saioa. Irurtzungo Atakondoa ikastetxeko ikasleek hasierako agurra kantatu ostean ekin zioten sei bertsolariek saio puntuagarriari eta azkenean puntu gehien batuta, Julio Sotok lortu zuen finalaurrekoetarako txartela.
Honakoa izan zen puntuazioa:
Bertsolaria | Puntuazioa |
---|---|
Julio Soto | 262,5 puntu |
Julen Zelaieta | 240 puntu |
Migel Mari Elosegi "Luze" | 239 puntu |
Alazne Untxalo | 236 puntu |
Kotte Plaza | 235 puntu |
Iban Garro | 226 puntu |
Sotorekin batera, oso maila paretsuan ibili ziren bertsolariek, gainontzeko saioetako puntuazioen arabera lortuko dute finalaurrekoetara sailkatzea.
Hurrengo final-laurdena otsailaren 15ean, Zubirin
Beste sei bertsolari igoko dira oholtzara hirugarren final-laurdenean: Oskar Estanga, Saioa Alkaiza, Sarai Robles, Joseba Beltza, Amaia Elizagoien eta Aimar Karrika. Hitzordua Zubiriko Gautxori jatetxean izango da, arratsaldeko 17:30ean. Sarrerak aldez aurretik jatetxean bertan eros daitezke edo www.bertsosarrerak.eus atarian.