Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Irurtzunen igandean bigarren final-laurdena jokatuko da

2015/02/06
Asteburuko bigarren final-laurdena igandean izanen da, Irurtzungo Kultur Etxean 17:30ean. Saiorako sarrera sei eurokoa da, lau euro Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat. Sarrerak aldez aurretik Irurtzungo Pikuxar elkarte eta tabernan eskuratu daitezke edo eta www.bertsosarrerak.eus atarian. Takila berriz arratsaldeko 16:00etan zabalduko da, aretoan bertan.

Julio Soto, Alazne Untxalo, Iban Garro, Julen Zelaieta, Migel Mari Elosegi “Luze” eta Kotte Plaza igoko dira oholtzara. Kotte Plaza iruritarrak lehen parte-hartzea izango du Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Fernando Anbustegi izanen da aurkezlea.

Irurtzungo udalak eta Sakanako Bertso Eskolak lagundu dute Irurtzungo saioa antolatzen.