Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Oinarriak

Oinarriak PDFn deskargatzeko, klikatu hemen.

 

IRUÑEKO V. BERTSOPAPER-LEHIAKETA

Bertsolaritza eta bertso jarrien idazketa bultzatu eta sustatzeko helburuarekin, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak Bertsopaper Lehiaketa antolatu dute.
Honako hauek dira lehiaketaren oinarriak:

1. Parte-hartzaileak:
Lehiaketan parte hartu ahalko dute nafar egileek edo nafarrak izan gabe, helbidea Nafarroan dutenek.

Lehiaketa honetako aurreko bi ediziotan C kategorian lehen saria jaso dutenek ezin izanen dute berriz parte hartu.


2. Kategoriak eta lanen ezaugarriak
Hiru kategoria ezarri dira:

A kategoria:

  • 2011an edo ondoren jaiotakoak
  • 2 bertso gutxienez, 4 gehienez

B kategoria:

  • 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoak (biak barne)
  • 4 bertso gutxienez, 8 gehienez

C kategoria:

  • 2006an edo lehenago jaiotakoak
  • 12 bertso gutxienez, 16 gehienez (elkarrekin nolabaiteko batasuna osatu beharko dute)

 

A eta B kategorietan egileek hiru bertsopaper aurkeztu ditzakete gehienez ere. C kategorian lan bakarra aurkezten ahalko dute.

Aurkeztutako lanek gai eta neurri librea izanen dute, euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Ezinbestekoa da bertsoen doinua zehaztea. Lanek, gainera, ezinbestean bete beharko dituzte oinarrizko kalitate irizpideak.

3. Sariak
Honako sari hauek ezarri dira:

A kategoria

  • 1. Saria: 150 euroko kultura-bonoa
  • 2. Saria: 100 euroko kultura-bonoa
  • 3. Saria: 50 euroko kultura-bonoa

B kategoria

  • 1. Saria: 350 euro
  • 2. Saria: 200 euro
  • 3. Saria: 150 euro

C kategoria

  • 1. Saria: 1.500 euro
  • 2. Saria: 1.000 euro
  • 3. Saria: 500 euro

Kultura-bonoa txartel baten bidez jasoko da, eta hura sariak zenbat jo eta horren bestekoa izanen da. Txartel hori trukatuko da txartelean bertan aipatzen diren dendetan. Txartela trukatzeko epea hilabetekoa izanen da, hura jaulkitzen denetik aitzina. Txartela ez bada adierazitako epean erabiltzen, guztiz edo parte batean, antolatzaileek ulertuko dute saridunak uko egin diola saria hartzeari edo trukatu gabe utzitako kopuruari.

Diruz hornitutako sariei PFEZ dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko zaie.


4. Aurkezteko modua eta epea

Lanak jasotzeko azken eguna 2024ko azaroaren 29a izanen da.

Parte-hartzaileek haien lana eta parte hartzeko datuak aurkeztu beharko dituzte www.irunakulturada.eus edota www.pamplonaescultura.es webguneetan, horretarako prestatutako formulario bat betez.

Webgunearen hasierako orrian, esteka bat gaituko da BERTSOPAPER LEHIAKETA izenburuaz. Haren bidez aukera izanen da izena emateko formularioan zuzenean sartzeko eta oinarriak kontsultatzeko.

Formularioan, parte-hartzaileek datu pertsonal guztiak bete beharko dituzte, eta aukera izanen dute bertsopapera duen artxibo bat igotzeko, PDF formatuan.


FORMULARIOA BETETZEKO JARRAIBIDEAK
Formularioa egiteko, gaitutako lauki guztiak bete behar dira agertzen diren ordenan.

1. Egilearen datuak bete

  • Datu pertsonalak
  • Jaioteguna eta jaioterria
  • Helbidea
  • Telefonoa
  • Posta elektronikoa

2. Bertsopapera duen artxiboa igo

Artxibo bakarra igo beharko da, PDF formatuan (sistemak ez du onartuko beste luzapenetako artxiborik) eta honela izendatu beharko da: BERTSOPAPERAREN IZENBURUA.pdf (Adibidez: NAFARROA.pdf).

Artxibo honetan ezinen da egilearen nortasunaren inguruko aipamenik egin, ezta datu pertsonalik adierazi ere. Ez artxiboaren izenburuan ezta artxiboaren edukian ere.

3. Klik egin lehiaketara aurkeztutako lanaren egilea izatearen gaineko aitorpenean, non esan behar baita, halaber, obra jatorrizkoa eta argitaragabea dela.

Formularioa igortzeko, sakatu horretarako gaitu den botoia. Izapide honek ez du amaitzen izen-ematea. Aditzera emanen dizute mezu elektroniko bat jasoko duzula (datu pertsonalei buruzko atalean emandako helbidean), eta horra bidaliko dizute formularioaren datuen laburpena.

Mezu horretan, aurkeztutako datuekin bat bazatoz, aukera edukiko duzu BALIOZKOTZEKO ETA IZEN-EMATEA BUKATZEKO.

Hori eginda, bigarren eta azken mezu bat jasoko duzu, non BERRETSIKO BAITA zure parte-hartzea lehiaketan, Bertsopaperaren IZENBURUArekin (2. atalean emanda), IDENTIFIKAZIO AGIRIarekin eta lehiaketan erreferentziazkoa izanen den PLIKA-ZENBAKIArekin batera. Mezu hori izanen da lehiaketan parte hartzeko egiaztagiria.

Halaber, lanak aurkezteko beste edozein bide erabiltzen ahalko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aurreikusten dituenen artean. Kasu honetan lanaren kopia bat aurkeztuko da gutun-azal itxi baten barruan. Gutun-azalaren kanpoko aldean, honako testu hau idatzi behar da:


- Literatur lehiaketa – Bertsopaper lehiaketa
- Kategoria (dagokion kategoria adierazi)
- Lanaren izenburua: (bertsopaperaren izenburua adierazi)

Gutun-azal horren barnean, beste gutun-azal bat sartuko da, itxita eta kanpo aldean bertsopaperaren izenburua idatzita eramanen duena, eta horren barnealdean, orri bat, egilearen datu hauek adierazita: izena eta bi abizen, jaiotze-data, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa, horiek guztiak bertsopaperaren egileari dagozkionak. Baldin eta lan batean ez badira egilearen datuak behar bezala ematen, lana ezin izanen da lehiaketan onartu.

Antolatzaileek bermatzen dute datu pertsonalen babesari buruzko indarreko araudia betetzea, zeina Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan jasotzen baita. Halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua beteko da pertsona fisikoen babesaz bezainbatean.

Lehiaketaren plataformara igotako lanak udal-zerbitzarian egonen dira harik eta lehiaketaren azken fasea amaitzen den arte. Gero, sistematik baztertuko dituzte, salbu eta saritutako lanak, zeinak publikoak izan ez arren, Iruñeko Udalaren artxibo digitalean gordeko baitira.
Saririk jasotzen ez duten lanak Udalaren bulegoetan berreskuratu ahal izanen dira, ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean. Epe hori igarota, Udalak suntsitzen ahalko ditu jaso ez diren lanak.


5. Epaimahaia
Epaimahaia bertsolaritzaren arloko hiru adituk osatuko dute:  Cesar Etxeberria, Eneko Fernandez eta Saioa Mitxelena, Nafarroako Bertsozale Elkarteak proposatuta. Idazkari arituko da Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasuneko Alorreko euskarazko kultur programazioko teknikaria, edo udal-teknikari baliokidea.


6. Epaia eta sari-banaketa
Epaimahaiaren erabakia aldaezina izanen da.

Kategoria guztietan, edozein sari eman gabe uzten ahalko da, baldin eta epaimahaiaren iritziz ezein lanek ez badu behar adinako meriturik edo kalitaterik.

Sari-banaketa 2025eko otsailean izanen da.


7. Kontuan hartu beharreko beste batzuk
Saria nori eman behin ebatzi eta gero, saritutako lanak ezin izanen dira aurkeztu inongo lehiaketatara, ezta inongo saririk jaso ere.

Behin saria ordainduta –sariari berari dagokion diru-ordaina baino ez da jasoko–, egileek saritutako lanak argitaratzeko baimena emango diete Iruñeko Udalari eta Nafarroako Bertsozale Elkarteari, lehiaketa ebatzi eta urtebeteko epean. Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak saritutako lanak beren kabuz edo hirugarrenen bidez argitaratu ahal izango dituzte, edozein bide eta modu baliatuta.

Halaber, C kategorian lehenengo saria jasotzen duen egileak baimena emango die Iruñeko Udalari eta Nafarroako Bertsozale Elkarteari saritutako lanean oinarritutako emanaldi edo ikuskizun berri bat ekoizte aldera, lehiaketa ebatzi eta urtebeteko epean, egileak sariari berari dagokion diru-ordaina baino jasoko ez duelarik. Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak, horrela egitea erabakiz gero, beren kabuz edo hirugarrenen bidez ekoiztu ahal izango dute, edozein bide eta modu baliatuta.

Lehen argitalpena edo ekoizpena egiteko izan ezik –eskubide hori Iruñeko Udalarentzat eta Nafarroako Bertsozale Elkartearentzat gordetzen da, oinarrien klausula honetan ezarritakoaren arabera–, saritutako lanak ustiatzeko eskubide guztiak zein bere egilearenak izango dira.

Lehiaketa honen garapenaren eta oinarri hauen interpretazioaren inguruko gatazka oro antolatzaileek ebatziko dute.

Lehiaketa hau arautzen duten oinarriak ez betetzeak berekin ekarriko du lehiaketatik baztertzea.

Antolatzaileak: Iruñeko Udala eta Nafarroako Bertsozale Elkartea