Taldeko lana da Bardoak ekimenaren oinarria eta bertsolariek egin beharreko lana ere hala izanen da, saioko zereginak haien artean banatuz. Ariketak multzoka daude banatuta; bertsolari bakoitzak ezingo du multzo bereko ariketa bat baino gehiago egin.
LEHEN FASEA
- Hasierako agurra, taldeka (puntuagarria)
|
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian
|
- Hirunaka, gaia emanda, ofizioa galde-erantzunean. Erdikoari eta alboko beste bien arteko galde-erantzuna, zortzi galdera-erantzun osatu arte (hiru taldekideak). Ikusi adibidea, bideoan.
- 'Bat, bi, hiru' jolasa. Gai bat emanda, ahalik eta hitz gehien zerrendatea,puntuka zazpi puntuko bertso bat osatu arte (talde bereko bi kide). Ikusi adibidea, bideoan.
- Binaka, gaia emanda, launa kopla osatu arte (talde bakoitzeko ordezkari bat)
|
- Bakarka, gaia eta oinak emanda, bertso bat Habanera doinuan
- Banaka, zotziko txikian, bi punturi erantzun
- Bakarka, gaia emanda, bi bertso doinu eta neurri librean
|
- Puntukako saioa taldekideen artean ohikoa ez den doinuan (sei bertso osatu arte)
|
- Bukaerako agurra (ez puntuagarria)
|
FINALAURREKOAK
- Hasierako agurra, taldeka (puntuagarria)
|
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso Iparragirre doinuan
|
- Tabu jolasa: Hirunako, galde-erantzunean, aukeratutako hitza asmatu beharko dute bi kidek, hirugarrenak erantzunetan hiru hitz ezin erabilita, gehienez 3 minutuko tartean (talde bereko hiru partaide)
- Binaka, gaia emanda, bi bertso zortzi puntuko 16ko berdinean (adib, Habanera), erdi eta erdi (talde bereko bi partaide)
- Binaka, egoera emanda, minutu bateko bina txanda seguidilla-ren doinuan
|
- Binaka, gaia emanda, launa kopla
- Banaka, zotziko txikian, hiru punturi erantzun
- Bakarka, gaia emanda, bi bertso doinu eta neurri librean
|
- Puntukako saioa taldekideen artean ohikoa ez den doinuan (sei bertso osatu arte)
|
- Bukaerako agurra (ez puntuagarria)
|
FINALA
- Hasierako agurra, taldeka (puntuagarria)
|
- Zortziko handian binaka gaia emanda hiruna bertso
- Zortziko txikian binaka ofizioka hiruna bertso
- Sei puntuko motzean binaka ofizioka hiruna bertso
|
- Zotziko txikian hiru punturi erantzun
- Hirunaka, gaia emanda, launa kopla
|
- 'Bat, bi, hiru' jolasa. Gai bat emanda, ahalik eta hitz gehien zerrendatea,puntuka zazpi puntuko bertso bat osatu arte (talde bereko bi kide). Ikusi adibidea, bideoan.
- Bakarka, gaia emanda, bi bertso doinu eta neurri librean
|
- Gaia emanda, hiruko ofizioa bina bertso osatu arte
|
- Puntukako saioa taldekideen artean ohikoa ez den doinuan (sei bertso osatu arte)
|
- Bukaerako agurra (ez puntuagarria)
|