Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Asteburuko finalaurrekoak, atzeratuta

2020/03/12
Koronabirusaren harira gomendatutako prebentzio neurriekin bat eginez, asteburu honetan Goizuetan eta Jaunsaratsen egitekoak ziren Bardoetako finalaurrekoak atzeratzea erabaki du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Aurrerago jakinaraziko dira ordezko datak.

Goizuetan eta Jaunsaratsen egitekoak ziren, larunbat honetan, 2020ko Bardoetako azken bi finalaurrekoak. Ordea, koronabisurasen harira erakundeek hainbat prebentzio neurri gomendatu dituzte, eta horiekin bat eginez, bi saioak atzeratzea erabaki du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Goizuetako eta Basaburuako Udalekin batera hartu du antolatzaileak erabakia. Aurrerago jakinaraziko dira bi saioen ordezko datak. 

Bestalde, astelehen arratsaldean bilduko da Bardoetako talde antolatzailea, eta orduan erabakiko da finalarekin ere zer egin (martxoaren 28an da egitekoa, Lizarran). Bileraren ostean jakinaraziko da erabakia.