Albisteak
Bertsonautak, Malerreka-Baztango taldea, 2020ko Bardoetan txapeldun
2020/10/17Lizarra Ikastolako aretoan jokatu da finala, giro beroan; aforoa mugatzeko neurrien ondorioz, 100 lagun bildu dira ekitaldian. Berako 'Lamixene', Malerreka-Baztango 'Bertsonautak' eta Leitzako 'Atekaberts komeni' taldeak aritu dira bertsotan. Azkenean, 'Bertsonautak' taldekoak izendatu dituzte txapeldun.
Sarrerak agortuta eta aforoa mugatuta jokatuko da 2020ko Bardoen finala
2020/10/12Nafarroako Gobernuak iragarritako neurri berrien ondorioz, are gehiago murriztu behar izan du antolakuntzak heldu den larunbatean Lizarran eginen den ekitaldirako aforoa. Gauzak horrela, ez da sarrera gehiagorik salduko, ez aurretik, ezta saioaren egunean bertan ere.
Bardoetako finalean izanen dira Malerrekako eta Berako taldeak ere
2020/10/03Goizuetan eta Jauntsaratsen egindako finalaurrekoetan, sailkapena eskuratu dute Malerrekako 'Bertsonautak' eta Berako 'Lamixene' taldeek, hurrenez hurren. Haiekin batera, Leitzako 'Atekaberts komeni' taldea ere izanen da urriaren 17an Lizarran jokatuko den finalean.
Ostiralean zehaztuko dira 2020ko Bardoetako finalistak
2020/09/29Hilabeteetako etenaren ostean, heldu den ostiralean jokatuko dira jokatzeke zeuden bi finalaurrekoak, Goizuetan eta Jauntsaratsen. Han erabakiko da pandemia aurretik sailkatutako Leitzako taldearekin batera ze beste bi talde izanen diren finalean. Aforoak mugatuta eta segurtasun neurri guztiak mantenduta egingo dira saioak.
Urriaren 2an itzuliko dira Bardoak plazara, ia zazpi hilabeteko etenaren ostean
2020/09/21Bi finalaurreko eta finala jokatzear zirela eten zen taldekako txapelketa, Covid-19aren pandemiaren eraginez, martxoan. Urriaren 2an berrabiaraziko da, osasun eta segurtasun neurri guztiak bermatuta; egun horretan jokatuko dira bi finalaurrekoak, Goizuetan eta Jaunsaratsen. Finala urriaren 17an izango da, Lizarran.
Bardoetako finala ez da martxoaren 28an egingo
2020/03/16Koronabirusaren hedapena moteltzeko hartutako neurrien ondorioz, martxoaren 28an Lizarran egitekoa zen finala atzeratzeko erabakia hartu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Aurrerago zehaztuko da behin-betiko da.
Asteburuko finalaurrekoak, atzeratuta
2020/03/12Koronabirusaren harira gomendatutako prebentzio neurriekin bat eginez, asteburu honetan Goizuetan eta Jaunsaratsen egitekoak ziren Bardoetako finalaurrekoak atzeratzea erabaki du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Aurrerago jakinaraziko dira ordezko datak.
Leitzako 'Atekaberts komeni' taldea da aurtengo lehen finalista
2020/03/09Atarrabian ostiralean jokatutako saioa irabazita sartu dira leitzarrak Bardoetako finalean. Larunbateko saioan, Tafallan, finalera sartzeko lehen urratsa eman zuen Berako 'Lamixene' taldeak ere. Heldu den asteburuan zehaztuko dira finalista guztiak.
Finalaurrekoetako bi saio berri jokatuko dira asteburuan
2020/03/05Atarrabian, bihar, pasa den astean Tuteran izandakoaren itzulera jokatuko da, Leitzako eta Sakanako taldeen artean. Tafallan, etzi, Barañaingo eta Berako taldeek egingo dute topo, joaneko saioan.
Finalerako lehen pausoa eman dute 'Bertsonautak' eta 'Atekaberts komeni' taldeek
2020/03/02Anizen eta Tuteran jokatu dira lehen bi finalaurrekoen joaneko saioak, eta Malerrekako eta Leitzako taldeek lortu dute garaipena, hurrenez hurren. Giro ederrean joan dira bi saioak.
Larunbatean izango dira lehenbiziko bi finalaurrekoak, Anizen eta Tuteran
2020/02/26Malerrekako 'Bertsonautak' eta Lesakako 'Arranopola' izango dira Baztango saioan, eta Leitzako 'Atekaberts komeni' eta Sakanako 'Sakaña' Erriberakoan. Larunbatean bildutako puntuei, itzulerako saioetan eskuratutakoak batu beharko dizkiete, finalerako txartela lortzeko.
Lehenengo fasea amaituta, zehaztu dira 2020ko Bardoetako finalaurrekoak
2020/02/15Atzo jokatu ziren lehen faseko azken hiru saioak, Lesakan, Leitzan eta Otsagabian. Horiek igarota, ondoko sei taldeek eskuratu dute toki bat finalaurrekoetan: 'Bertsonautak' (Malerreka), 'Arranopola' (Lesaka), 'Atekaberts komeni' (Leitza), 'Lamixene' (Bera), 'Hego haizea' (Barañain) eta 'Sakaña' (Sakana). Otsailaren 29an abiatuko da finalaurrekoetako fasea.
Lesakan, Leitzan eta Otsagabian jokatuko dira lehen faseko azken saioak
2020/02/14Gaur iluntzean izango dira hiru saioak, lehenengo faseko azkenak. Horiekin, erabat zehaztuko da finalaurrekoetan ariko diren sei taldeen zerrenda.
Beste bost saio jokatuta, finalaurrekoetarako sailkapena eskuratu dute bi taldek
2020/02/10Elgorriagan, Lizarran, Barañainen eta Iruñean jokatu dira Bardoetako bigarren asteburuko saioak, bost guztira. Lehenbiziko faseko azken asteburu baten faltan, bi taldek finalaurrekoetarako sailkapen zuzena lortu dute honezkero: Berako 'Lamixene' eta Malerrekako 'Bertsonautak'.
Beste bost saiorekin dator Bardoetako bigarren asteburua
2020/02/07Elgorriagan, Lizarran, Barañainen (bi saio) eta Iruñean izango dira asteburuko saioak. Hamar talde ariko dira kantuan, finalaurrekorako sailkapenaren bila.
5 saio eta 200 entzuletik gora Bardoetako lehen asteburuan
2020/02/03Etxarrin, Txantrean, Iturmendin, Erron eta Beran jokatu dira taldekako txapelketako lehenbiziko saioak. 'Larraun da Araitz. Bi dozena', 'Hego haizea', 'Sakaña', 'Arranopola' eta 'Lamixene' izan dira talde garaileak, eta bigarren fasera pasatzeko bidean lehen puntua jaso dute.
Hiru saiok emango diote hasiera 2020ko Bardoak taldekako txapelketari
2020/01/31Larraungo Etxarrin, Iruñeko Txantrea auzoan eta Iturmendin izango dira taldekako txapelketako lehen hiru saioak, gaur bertan. Beste bi saio gehiago ere izango dira Bardoen lehenbiziko asteburuan, Erron eta Beran.
13 talde eta ia 100 parte hartzaile 2020ko Bardoetan, urtarrilaren 31an hasita
2020/01/25Dena prest dago 2020ko Bardoak, Nafarroako taldekako bertso txapelketa martxan jartzeko. Urtarrilaren 31an hasiko da egitasmoa, hiru saiorekin, martxoaren 28an izango da finala, Lizarran. Beste behin ere, auzolana eta talde lana izango da oinarri.