Taldeko lana da Bardoak ekimenaren oinarria eta bertsolariek egin beharreko lana ere hala izanen da, saioko zereginak haien artean banatuz. Ariketak multzoka daude banatuta; bertsolari bakoitzak ezingo du multzo bereko ariketa bat baino gehiago egin.
LEHEN FASEA
- Hasierako agurra, taldeka (puntuagarria)
|
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian
|
- Bakarka, gaia eta oinak emanda, bi bertso Habanera doinuan
- Binaka, egoera emanda, minutu bateko bina txanda seguidilla-ren doinuan
- Bakarka, gaia emanda, bi bertso doinu eta neurri librean
|
- Banaka, zortziko txikian, puntu banari erantzun (taldeko hiru kidek)
- Pertsonaia asmatu: Binaka, galde-erantzunean, pertsonaia ezkutua nor den asmatu beharko du batek, gehienez hiru minutuko tartean (talde bereko bi partaide)
- Binaka, librean, launa kopla
|
- Puntukako saioa taldekideen artean ohikoa ez den doinuan (sei bertso osatu arte)
|
- Bukaerako agurra (ez puntuagarria)
|
BIGARREN FASEA
- Hasierako agurra, taldeka (puntuagarria)
|
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso Iparragirre doinuan
|
- Tabu jolasa: Hirunako, galde-erantzunean, aukeratutako hitza asmatu beharko dute bi kidek, hirugarrenak erantzunetan hiru hitz ezin erabilita (talde bereko hiru partaide)
- Binaka, gaia emanda, bi bertso zortzi puntuko 16ko berdinean (adib, Habanera), erdi eta erdi (talde bereko bi partaide)
- Binaka, egoera emanda, minutu bateko bina txanda seguidilla-ren doinuan
|
- Binaka, librean, launa kopla
- Banaka, zotziko txikian, hiru punturi erantzun
- Bakarka, gaia emanda, bi bertso doinu eta neurri librean
|
- Puntukako saioa taldekideen artean ohikoa ez den doinuan (sei bertso osatu arte)
|
- Bukaerako agurra (ez puntuagarria)
|
FINALA
- Hasierako agurra, taldeka (puntuagarria)
|
- Zortziko handian binaka gaia emanda hiruna bertso
- Zortziko txikian binaka ofizioka hiruna bertso
- Sei puntuko motzean binaka ofizioka hiruna bertso
|
- Zotziko txikian hiru punturi erantzun
- Hirunaka, egoera emanda, minutu bateko bina txanda seguidilla-ren doinuan
|
- Binaka, egoera emanda, launa kopla (taldeko bi kide)
- Bakarka, gaia emanda, bi bertso doinu eta neurri librean
|
- Gaia emanda, hiruko ofizioa bina bertso osatu arte
|
- Puntukako saioa taldekideen artean ohikoa ez den doinuan (sei bertso osatu arte)
|
- Bukaerako agurra (ez puntuagarria)
|