Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Iruñean, Beran eta Aldatzen hasi dute Bardoek bigarren fasea

2018/03/05
Iruñean, Beran eta Aldatzen izan dituzte saioak Bardoek asteburuan. Saio jendetsuak eta giro onekoak izan ziren bigarren faseko lehenengo saioak. Addams familia, Aldatzea komeni eta Unibertsolariak taldeentzat izan dira jokoan zeuden puntuak. Bueltako saioak asteburuan izanen dituzte Erratzun, Leitzan eta Lesakan.

Iruñean jokatu zen asteburuko lehen saioa. Etxeko Topa bardo kopa! eta Baztan-Malerrekako Addams familia ziren kantuan Arrano Elkartean. 50 entzule inguruk segitu zuten bizi joan zen saioa eta azkenean bisitarientzat izan zen bigarren faseko lehen puntua.

Ostiralean ere beste saio bat izan zen, Berako Kataku tabernan. 30 lagun segitu zuten herriko Ibardin: Hiru ta lau dira zazpi eta Leitzako Aldatzea komeni. Saioan jokoan zen puntuan Leitzara joan zen, beste taldeko lau kidek eta entzuleek hala erabakita.

Asteburuko azken saioa Aldatzen jokatu zen, igandean. Martixa elkartea bete zuten 60 lagunek gozatu ederra hartu zuten Larraun da Araitz. Bi dozena eta Unibertsolariak taldeek eskaini zuten saioarekin. Azkenean, hemen ere bisitarientzat izan zen puntua.

Bigarren fasera sailkatzea lortu duten sei talde hauek itzulerako saioak izanen dituzte asteburuan eta hor erabakiko da zeintzuk diren Lekunberriko finalean kantatuko duten hiru taldeak. Asteburuko saioak Erratzun eta Leitzan jokatuko dira ostiralean eta Lesakan, igandean.

Unibertsolariak taldeak Aldatzen kanatatu zuen.

Bardoak 2018
  • Otsailaren 2tik martxoaren 24ra

  • 16 talde

  • 113 parte hartzaile

  • 74 bertsolari

  • 23 saio