Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Zer da Bardoak?

 

Bardoak ekimena, Nafarroako bertso-eskolen sarea indartu asmoz sortu zen lehen aldiz 2012. urtean.

Bi urtez behin antolatzen den taldekako txapelketa da, auzolanean oinarritzen dena eta aurtengoan bere hirugarren edizioa izango du.

Bertsolaritza beste modu batera lantzeko aukera eman nahi duen proiektua da, bertsolari eta bertsozaleen harrobia sustatu eta gune berriak barneratuko dituena.

Horretarako, tokian-tokiko taldeak osatu eta saioak antolatuko dira, talde-lana izango da oinarri, saioak epaitzeko formula parte-hartzailea bultzatuko da... bertsozaleari bertsolaritzaz gozatzeko aukera berritzailea eskainiz.

Bere xumean handia da Bardoak 2016. 16 talde eta 121 parte hartzaile izango ditu, horietatik 71 bertsolari; beteranoak gazteekin, ibilbide luzekoak hasi berriekin aterako dira plazara. Eta osotara 23 saio antolatuko dira.

Bardoak 2016, urtarrilaren 22an hasi eta martxoaren 19an amaituko da Etxarri-Aranatzen. Finala, lehiaz harago, Nafarroako bertsolaritzaren eta euskal kulturaren festa handi bat izango da.

Bardoek hartu dituzte Nafarroako herrietako plazak. Haiekin disfrutatzeko tenorea da.

 

Bardoak 2016
  • Urtarrilak 22 - Martxoak 19

  • 16 talde

  • 121 parte-hartzaile

  • 71 bertsolari

  • 23 saio