Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ostiralean abiatuko da Barañainen Bardoak txapelketaren bigarren fasea

2016/02/16
Astebeteko etenaldiaren ondoren, otsailaren 19an berriro jarriko da martxan Bardoak, Nafarroako taldekako txapelketa eta martxoaren 5era bitarte sei saio jokatuko dira Barañain, Leitza, Iruñea, Igantzi, Etxarri-Aranatz eta Beran.

Lehenengo fasetik sailkatutako sei taldeak binakako ligaxkatan elkartuta, joan-etorriko saioetan arituko dira eta horietatik hiru talde pasako dira martxoaren 19an Etxarri-Aranatzen jokatuko den finalera.

Honakoa da bigarren faseko egutegia:

Otsailak 19, ostirala:

Barañaingo Haizea elkartean 20:30ean, bertso-saioa

Barañain/Berriozarko Hiru garabardo eta pintxo bat (Sarai Robles, Manex Mailharin, Ainara Ieregi eta Mikel Lasarte) – Iruñeko Obario Maldikoak (Saioa Alkaiza, Aimar Karrika, Irati Majuelo eta Ainhoa Aranburu)

 

Otsailak 26, ostirala:

Leitzako Atekabeltz gaztetxean, bertso-saioa: Atekaberts (Leitza) –  Unibertsolariak (Lesaka)

 

Martxoak 4, ostirala:

Txantreako Auzotegi Kultur Etxean, bertso-merendua: Obario Maldikoak (Iruñea) – Hiru garabardo eta pintxo bat (Barañain/Berriozar)

Igantziko Biltoki elkartean, bertso-saioa: Unibertsolariak (Lesaka) –  Atekaberts (Leitza)

Etxarri-Aranazko gaztetxean, bertso-saioa: Einnekin (Etxarri-Aranatz) – Larungo antenak (Bera)

 

Martxoak 5, larunbata:

Berako Kataku ostatuan, bertso-merendua: Larungo antenak (Bera) – Einnekin (Etxarri-Aranatz)

Fase honetan saioen egitura mantenduko bada ere, bertsolariek ariketa berriak egin beharko dituzte, talde lana handituz.

Bardoak 2016
  • Urtarrilak 22 - Martxoak 19

  • 16 talde

  • 121 parte-hartzaile

  • 71 bertsolari

  • 23 saio