Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bost saio asteburuan Bardoak ekimenari hasiera emateko

2016/01/20
Ostiral eta larunbatean jokatuko diren bost saioekin abiatuko da Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketaren lehenengo fasea. Ostiralean Lizarran, Donamarian, Barañainen eta Beran izango dira hitzorduak eta larunbatean berriz, Altsasun.

Urtarrilaren 22an jokatuko diren saioak honakoak dira:

Lizarrako Gure Hizkuntza elkartean 19:00etan, bertso-merendua

Lizarrako kardoak (Aitor Irazustabarrena, Ander Aranburu, Mikel Pinillos, Pello Etxaniz eta Cesar Etxeberria) – Hiru garabardo eta pintxo bat (Sarai Robles, Manex Mailharin, Ainara Ieregi eta Mikel Lasarte)

Donamariako herriko ostatuan 19:30ean, bertso-merendua

Iluminatiums (Iker Gorosterrazu, Amaia Elizagoien eta Alazne Untxalo) – Pirini Bardó (Ibai Carballo, Aitor Zazpe, Karine Etxeberri, Joseba Martinez, Imanol Ubao, Josetxo Ubao eta Fernando Ziganda)

Barañaingo Haizea elkartean 21:00etan, bertso-saioa

Barañetak (Ander Baiano, Edurne Errea, Sahats Aleman, Iñigo Aranguren eta Mintxo Astiz) – Tantirubertso (Eneko Fernandez, Ioar Tainta, Maddalen Lopez eta Iñigo Olaetxea)

Berako Kataku ostatuan 21:30ean, bertso-saioa

Larungo antenak (Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Aitor Elexpuru eta Jokin Pinatxo) – (Larraun da Araitz) Bi dozena (Joana Ziganda, Arkaitz Goikoetxea, Aitor Irastortza, Luis Mari Larreta, Oskar Estanga, Aritz Saragueta eta Juan Mari Irastortza)

Urtarrilaren 23an:

Altsasuko Gure Etxean 19:00etan, bertso-merendua

Bota lasai (Idoia Granizo, Aitziber Grados, Ekain Alegre eta Joxema Leitza) – Xirristi Drimtim (Xabier Terreros, Migel Angel Ortiz de Guzman, Xabier Zarraluki eta Unai Uberetagoena)

Lehenengo fasea, urtarrilaren 22tik otsailaren 7ra bitarte luzatuko da eta bertan 16 taldeak bost ligaxkatan banatuta ariko dira lehian, joan-etorriko saioak eginez. Ligaxka bakoitzeko bana eta F ligaxkako bi talde pasako dira hurrengo fasera, sei talde guztira.  Lehen fase honetan 16 saio antolatuko dira, gehienak elkarte edo taberna giroan eta otordu batek lagunduta. Bertsolariek egin beharreko lanak ere, talde lanean oinarrituko dira gehienbat eta lehiaz harago, bertsogintzaz disfrutatzeko formatu txiki eta hurbila eskaintzea izango da helburu.

Saioetarako sarrerak tokian bertan jarriko dira salgai.

Bardoak 2016
  • Urtarrilak 22 - Martxoak 19

  • 16 talde

  • 121 parte-hartzaile

  • 71 bertsolari

  • 23 saio