Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bardoak taldekako bertso txapelketak segida izango du asteburuan sei saiorekin

2016/01/27
Pasa den asteburuan abiatutako lehen faseak jarraipena izango du asteburu honetan, ostiralean Iruñean, Berriozarren eta Leitzan eta igandean berriz, Lesakan eta Iruñean jokatuko diren sei saioekin.

Urtarrilaren 29an, ostiralean antolatuko diren hiru saioak honakoak dira:

Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean 19:30ean, bertso-merendua

Iruñeko Obario Maldikoak (Saioa Alkaiza, Aimar Karrika, Irati Majuelo eta Ainhoa Aranburu) – Malerreka/Baztango Iluminatiums (Iker Gorosterrazu, Amaia Elizagoien eta Alazne Untxalo)

Berriozarko Taupada gaztetxean 20:00etan, bertso-merendua

Barañain/Berriozarko Hiru garabardo eta pintxo bat (Sarai Robles, Manex Mailharin, Ainara Ieregi eta Mikel Lasarte) – Etxarri Aranazko Einnekin (Eneko Lazkoz, Unai Artieda, Joseba Beltza eta Saats Karasatorre)

 

Leitzako Atekabeltz gaztetxean 22:00etan, bertso-saioa

Leitzako Atekaberts (Ander Fuentes “Itturri”, Joanes Illarregi eta Xabat Illarregi) – Barañaingo Barañetak (Ander Baiano, Edurne Errea, Sahats Aleman, Iñigo Aranguren eta Mintxo Astiz)

 

Urtarrilaren 31n, igandearekin:

Lesakako Arrano elkartean bertso-saio bikoitza

12:00etan

Lesakako Unibertsolariak (Iban Garro, Josu Sanjurjo, Joxe Juan Zubieta “Etxabe” eta Jon Silveira) – Altsasuko Bota lasai (Idoia Granizo, Aitziber Grados, Ekain Alegre eta Joxema Leitza)

15:30ean

Lesakako Tantirubertso (Eneko Fernandez, Ioar Tainda, Maddalen Lopez eta Iñigo Olaetxea) – Leitzako Atekaberts (Ander Fuentes “Itturri”, Joanes Illarregi eta Xabat Illarregi)

 

Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean 18:00etan, bertso-merendua

Iruñeko Mirristi Drimtim (Martin Azpiroz, Asier Saragueta eta Oscar Sanz de Acedo) – Berako Larungo antenak (Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Aitor Elexpuru eta Jokin Pinatxo)

Saioetarako sarrerak tokian bertan jarriko dira salgai.

Bertsolariek egin beharreko ariketak talde lanean oinarrituko dira, zenbait kasutan banaka, taldeka edo publikoarekin elkarlanean osatu beharko baitituzte.

Bardoak 2016
  • Urtarrilak 22 - Martxoak 19

  • 16 talde

  • 121 parte-hartzaile

  • 71 bertsolari

  • 23 saio