Larunbatean jokatuko da Lesakan Bardoen finala, hiru talderekin
2014/04/10
Otsailaren 7an martxan jarri zen Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketak amaierako ekitaldia izanen du larunbatean, Lesakan jokatuko den finalarekin. Azken bi hilabeteotan Nafarroan barna 22 saio jokatu ostean, hiru taldek lortu dute finalerako sailkatzea: Baztango Lepatanatuek 2, Iruñeko Bertze maldikoak eta Leitzako Harrapazank. Finala 17etan hasiko da, Lesakako frontoian.
Bigarren fasea amaituta, hiru talde izanen dira Bardoen finalean
2014/03/31
Bardoak taldekako txapelketak bigarren faseko azken lau saio izan ditu asteburuan, Igantzi, Leitza eta bi Iruñean. Orain arte bezala, giro beroa izan da saio guztietan eta bertsozaleen erantzuna ezin hobea izan da. Saioon ostean, Baztango Lepatanatuek 2, Iruñeko Bertze Maldikoak eta Leitzako Harrapazank taldeak sailkatu dira apirilaren 12an Lesakan eginen den finalerako.
Salgai dira Bardoen finalerako sarrerak
2014/03/28
Apirilaren 12an Leskako frontoian Bardoak taldekako txapelketako finala jokatuko da. Bertan bigarren fasetik sailkatuko diren hiru talde arituko dira, bederatzi bertsolari. Finalaren ostean, triki-poteoa eta Bardoen amaierako afaria izanen dira Linddurrenborda sagardotegian. Finalerako zein afarirako txartelak salgai daude www.bertsosarrerak.eu webgunean.
Lau saiorekin amaituko da asteburuan Bardoak ekimenaren bigarren fasea
2014/03/26
Azken bi asteotan Iturenen eta Elizondon jokatutako saioen ostean, Bardoak taldekako ekimenak lau saio izanen ditu asteburu honetan. Horiekin, bigarren fasea amaituko da eta erabakita geldituko da apirilaren 12ko Lesakako finalean zein hiru taldek hartuko duten parte. Finalerako sarrerak salgai daude jadanik.
Ostiralera aurreratu dute Bardoetako Igantziko saioa
2014/03/24
Hasiera batean hilaren 29an, larunbatean izanen zela iragarri bazen ere, azkenean ostiralean izanen da Igantzin eginen den Bardoetako saioa. Gainerakoan ez da aldaketarik izan, bertso-afaria izanen da, Lepatanatuek 2 eta Zortziko haundiena taldeekin. Afarirako txartelak jadanik salgai daude.
Bertso giro ederra Elizondon Bardoen eskutik
2014/03/17
Aurrera segitzen du Bardoak taldekako ekimenak, asteburu honetan saio bakarra izan da, Elizondon. Baztango Lepatanatuek 2 eta Lesakako Zortziko haundiena taldeetako kideek abestu zuten bertan. Datorren asteburuan atseden hartuko dute bardoek eta martxoko azken asteburuan amaituko da bigarren fasea, lau saiorekin.
Elizondora ailegatuko dira Bardoak ostiralean
2014/03/12
Pasa den astean Iturenen jokatutakoaren ostean, Bardoak taldekako ekimeneko bigarren saioa izanen da ostiralean Elizondon, herriko Lepanatatuek 2 eta Lesakako Zortziko Haundiena taldeekin.
Ariketa berriekin eta talde-lan handiagoz abiatu zen Iturenen bigarren fasea
2014/03/10
Sei talde dira Bardoak taldekako txapelketarako sailkatzea lortu dutenak. Horiek beste horrenbeste saio jokatu beharko dituzte, martxoa amaitu bitartean. Larunbatean Iturenen izan zen lehena, Etxeko Kontuk eta Bertze Maldiko taldeekin. Hurrengoa, ostiralean, Elizondon.
Martxoaren 8an abiatuko da Iturenen Bardoen bigarren fasea
2014/03/03
Lehen fasearen ostean, martxoaren 8tik aurrera bigarrenari ekinen diote sailkatzea lortu dute sei taldeek. Martxoaren 30era bitartean sei saio jokatuko dituzte Ituren, Elizondo, Igantzi, Leitza eta Iruñean.
Bardoak ikusgai Hitzetik Hortzeran eta Bertsoa.com-en
2014/02/25
Nafarroako Bardoak taldekako ekimenari eta aldi berean Araban egiten ari diren Kuadrilla artekoari tarte zabala eskaini die Hitzetik Hortzera telebista saioak. Bertsoa.com interneteko atarian ere ikusten ahal dira saioetako bideoak.
Bost saio jendetsurekin amaitu da Bardoak ekimeneko lehen fasea
2014/02/24
Asteburuan bost saio izan dira Bardoak taldekako txapelketako lehen faseari amaiera emateko, Uitzin, Etxarri-Aranatz, Leitza eta bi Barañainen. Aurreko saioen gisara, bertsozale erantzun bikaina eta bertsoekin gozatzeko parada ederra izan da. Lehen fasea amaituta, sei talde pasa dira martxoan hasiko den bigarrenera.
Bost saiorekin amaituko da asteburuan Bardoen lehen fasea
2014/02/19
Bardoak taldekako ekimeneko lehen faseko azken bost saioak jokatuko dira asteburuan. Behin saio horiek jokatuta erabakita geldituko da txapelketaren bigarren fasea. Bost multzotan daude banatuta parte hartzen duten 16 taldeak eta horietatik sei dira hurrengo fasean arituko direnak.
Talde bisitariak sasoitsu Bardoen bigarren asteburuan
2014/02/17
Bost saio jokatu ziren Bardoak taldekako txapelketaren bigarren asteburuan, Iruñea, Bera, Otsagabia, Leitza eta Gaintzan. Aurreko asteburuan gisara, giro eta bertso maila oneko saioak izan ziren guztiak, eta parte-hartzaileek zein bertsozaleek izugarri gozatu zuten.
Bost saio Bardoak taldekako bertso txapelketaren bigarren asteburuan
2014/02/12
Pasa den asteburuan sei saioekin abiatuko zen Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenaren bigarren edizioa eta asteburu honetan izanen du segida txapelketaren lehen faseak, bost saio berrirekin Iruñea, Bera, Otsagabia, Leitza eta Gaintzan.
Saio jendetsuak eta giro ederra Bardoen lehen asteburuan
2014/02/10
Bardoak taldekako ekimenak hasiera indartsua izan du asteburuan. Arbizu, Zubieta, Lesaka, Erratzu, Txantrea eta Iruñean sei saio egin ziren ostiral eta larunbat bitartean eta bertsozale ugari elkartu zen horiekin gozatzera. Osotara, 36 bertsolari aritu ziren bertsotara, horietako batzuk jendaurrean lehen aldiz.
Sei saio asteburuan Bardoak taldekako bertso txapelketari hasiera emateko
2014/02/06
Asteburuan izanen diren sei saioekin abiatuko da Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenaren bigarren edizioa.
110 parte-hartzaile eta 23 saio Bardoak taldekako ekimenaren bigarren edizioan
2014/02/04
Ostiralean jarriko da martxan Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenaren bigarren edizioa. Abiapuntu ikusgarria du: 16 taldek hartuko dute parte, guztira 110 parte-hartzailerekin. Horietatik 60 bertsolari aterako dira plazara, inoizko kopururik handiena, orain dela bi urte baino bederatzi gehiago. Apirilaren 12an Lesakan jokatuko den finala bitartean, 23 saio izanen dira.