Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroako Bertsozale Elkartea

Nafarroako Bertsozale Elkartea Iruñean sortu zen 1984. urtean. Nafarroako bertsolaritza sustatzeko pausuak aurretik eman baziren ere, Elkartearen sorrerak ekintzak modu koordinatuan bultzatzeko tresna ekarri zuen.

Bertsolariek ez ezik, bertsolaritza indartu eta aberastu nahi duten bertsozaleek osatzen dute Elkartea. Bazkide eta kolaboratzaileak ditu oinarri nagusi.

Hasierako urteak gogorrak izan baziren ere, pixkanaka Elkarteak estrategiak finkatu eta bertsolaritzaren garapenerako ekimen ugari martxan jarri ditu. Lortutako emaitzak positiboak dira, baina oraindik ere egiteko asko dago.

Elkarteak hiru atal nagusi ditu: transmisioa, sustapena eta ikerkuntza. Elkartetik bideratutako ekintza guztiak ardatz estrategiko horien baitan garatzen dira. Horien artean jarduerarik ezagunenak, Bertsolaritza Irakaskuntzan programa, herri eta auzo askotan martxan dauden bertso-eskolak, Nafarroako Bertsolari Txapelketa eta 2012an lehen aldiz martxan jarri zen Bardoak-Nafarroako taldekako bertsolari txapelketa ditugu. Dena den, Nafarroako Bertsozale Elkarteak beste ekintza asko bultzatzen ditu.

Orain arte egindako lana handia izan da: egun, bertsolaritzak Nafarroan inoiz baino zale gehiago dauka, nabaria da bere zabalkundea. Hala ere, egiteko asko dago, egindakoa indartu eta proiektu berriak bultzatu. Horretan ari gara.

 

 

Bardoak 2014
  • Otsailak 7 - Apirilak 12

  • 16 talde

  • 110 parte-hartzaile

  • 60 bertsolari

  • 23 saio