Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Sei saio asteburuan Bardoak taldekako bertso txapelketari hasiera emateko

2014/02/06
Asteburuan izanen diren sei saioekin abiatuko da Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenaren bigarren edizioa.

Ostiralean lau saio jokatuko dira: Lesakako Linddurrenborda sagardotegian bertso saioa, Zubietako estalpean bertso-merendua, Erratzuko Zubipunta ostatuan bertso-merendua eta Arbizuko Argibide elkartean bertso saioa.

Larunbatean beste bi saio eginen dira: Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean bertso-merendua eta Txantreako Auzotegi Kultur Etxean bertso-merendua.

Saioak Bardoetako lehen fasekoak dira eta horietan parte hartzen duten 16 taldeak bost ligaxkatan daude banatuta. Bardoetako gainerako saioen moduan, talde lana da bertsolariek egin beharko dutena, denen artean banatu beharko baitituzte egin beharreko ariketak.

Bardoak ekimenak hurrengo asteburuan izanen du segida, beste bost saiorekin.

Otsailak 7, ostirala

Lesakako Linddurrenborda sagardotegian, 19:30ean, bertso-saioa

Zortziko haundiena (Eneko Fernandez, Iban Garro, Josu Sanjurjo, Maddalen Lopez) Xirristi Drimtim (Martin Azpiroz, Xabier Zarraluki, Mikel Xabier Juaniz, Migel Anjel Ortiz de Guzman)

 

Zubietako estalpean, 20:00etan, bertso-merendua

Etxeko kontuk (Iker Gorosterrazu, Egoitz Gorosterrazu, Amaia Elizagoien) Mirristi Drimtim (Xabier Terreros, Unai Uberetagoena, Asier Saragueta)

 

Erratzuko Zubipunta ostatuan, 21:00etan, bertso-merendua

Lepatanatuek 2, txipiroien itzulera (Kotte Plaza, Jon Barberena, Oier Amiano, Xabier Maia)Barardoak (Mikel Lasarte, Ainara Ieregi, Sarai Robles, Manex Mailharin)

 

Arbizuko Argibide elkartean, 22:00etan, bertso-saioa

Bizkorratxiko (Joxema Leitza, Joseba Beltza, Saats Karasatorre, Aitor Zubiria) Harrapazank (Migel Mari Elosegi “Luze”, Iñigo Ibarra, Joanes Illarregi)

 

Otsailak 8, larunbata

Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean, 19:00etan, bertso-merendua

Bertze maldikoak (Ainhoa Aranburu, Aimar Karrika, Oscar Sanz de Acedo)Paalletan Mocedades (Arkaitz Goikoetxea, Julio Soto, Joana Ziganda, Luis Mari Larreta)

 

Txantreako Auzotegi Kultur Etxean, 19:00etan, bertso-merendua

12 obario eta 11 pedrada (Erika Lagoma, Haizea Beruete, Saioa Alkaiza, Irati Majuelo) Mailopetarrak (Oskar Estanga, Aritz Saragueta, Aitor Irastortza)

Bardoak 2014
  • Otsailak 7 - Apirilak 12

  • 16 talde

  • 110 parte-hartzaile

  • 60 bertsolari

  • 23 saio