Elizondora ailegatuko dira Bardoak ostiralean
Elizondoko saioa Intza ostatuan izanen da, 20:30etatik aurrera. Bertso-merendua denez, saioarekin batera mokaduren bat hartzeko aukera izanen dute bertaratzen direnak.
Elizondoko Lepatanatuek 2 eta Lesakako Zortziko Haundiena taldeak arituko dira kantuan, bakoitza hiru bertsolarirekin. Bi taldeok hilaren 29an jokatuko dute bueltako saioa, Igantzin
Bigarren faseko saio guztietan bezala, hainbat ariketa berri egin beharko dituzte taldeek. Honako lana da bigarren faseko saioetanegin beharko dutena:
Hasierako agurra, taldeka
Zortziko handian binaka gaia emanda hiruna bertso
Zortziko txikian binaka ofizioka hiruna bertso
Iparragire doinuan binaka ofizioka hiruna bertso
Egoera emanda "Juana Bixenta" doinuan taldekideen artean hiru bertso osatu
Zortzi puntuko hamaseiko berdinean gaia emanda ofizioka, taldeko bi kideren artean bi bertso osatu
Egoera emanda ofizioka galdera-erantzunak
Koplak (launa kopla osatu arte)
Zortziko txikian hiru punturi erantzun
Gaia emanda bi bertso osatu
Bukaerako agurra, banaka
Bardoen bigarren faseko azken lau saioak martxoko azken asteburuan jokatuko dira, Igantzi, Leitza eta Iruñean bi.
Martxoak 14, ostirala
Elizondoko Intza ostatuan, 20:30ean, bertso-merendua
Lepatanatuek 2, txipiroien itzulera (Xabi Maia, Kotte Plaza, Oier Amiano, Jon Barberena) – Zortziko Haundiena (Eneko Fernandez, Iban Garro, Josu Sanjurjo, Maddalen Lopez)