Bost saiorekin amaituko da asteburuan Bardoen lehen fasea
Ostiralean hiru saio jokatuko dira: Barañaingo Haizea elkartean bertso-merendua; Uitziko Merkualde elkartean bertso-merendua eta Etxarri-Aranazko gaztetxean bertso saioa. Larunbatean Leitzan izanen dira Bardoak, Atekabeltz gaztetxean bertso-merendua eginen dute. Eta lehen faseari amaiera emateko, igandean Barañaingo Haizea elkartean bertso-merendua egingo da.
Bardoak ekimenaren lehen fasea amaituta, martxoaren 7tik 30era jokatuko da bigarren fasea eta horretan sei saio jokatuko dira. Hortik aterako dira apirilaren 12ko finalerako sailkatuko diren hiru taldeak.
Otsailak 21, ostirala
Barañaingo Haizea elkartean, 19:00etan, bertso-merendua
Barardoak (Mikel Lasarte, Ainara Ieregi, Sarai Robles, Manex Maiharin) – 12 obario eta 11 pedrada (Erika Lagoma, Haizea Beruete, Saioa Alkaiza, Irati Majuelo)
Uitziko Merkualde elkartean, 20:00etan, bertso-merendua
Paalletan Mocedades (Arkaitz Goikoetxea, Julio Soto, Joana Ziganda, Luis Mari Larreta) – Bordboiak (Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Jokin Pinatxo, Aitor Elexpuru)
Etxarri-Aranazko gaztetxean, 22:00etan, bertso-saioa
Bilixkorriko (Eneko Lazkoz, Oier Lakuntza, Alain Iriarte, Unai Artieda) – Etxeko kontuk (Iker Gorosterrazu, Egoitz Gorosterrazu, Amaia Elizagoien)
Otsailak 22, larunbata
Leitzako Atekabeltz gaztetxean, 18:00etan, bertso-merendua
Beti berandu… ta gauz onik ez! (Ander Fuentes “Itturri”, Mikel Azpiroz, Iñigo Sagastibeltza)– Zortziko Haundiena (Eneko Fernandez, Iban Garro, Josu Sanjurjo, Maddalen Lopez)
Otsailak 23, igandea
Barañaingo Haizea elkartean, 19:00etan, bertso-merendua
Miluzeko Barañetak (Ander Baiano, Pablo Perez, Mintxo Astiz, Ander Perez, Edurne Errea, Iker MUndiñano)– Bizkorratxiko (Joxema Leitza, Joseba Beltza, Saats Karasatorre, Aitor Zubiria)