Bost saio Bardoak taldekako bertso txapelketaren bigarren asteburuan
Ostiralean bi saio jokatuko dira: Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarten bertso-merendua eta Berako gaztetxean bertso-merendua. Larunbatean, beste hiru saio jokatuko dira: Otsagabiako Gartxot elkartean bertso-merendua, Leitzako Aurrera elkartean bertso saioa eta Gaintzako elkartean bertso-merendua.
Bardoetako gainerako saioen moduan, talde lana da bertsolariek egin beharko dutena, denen artean banatu beharko baitituzte egin beharreko ariketak.
Bardoak ekimenak hurrengo asteburuan izanen du segida, lehen faseko azken bost saioekin.
Otsailak 14, ostirala
Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean, 20:00etan, bertso-merendua
Mirristi Drimtim (Xabier Terreros, Unai Uberetagoena, Asier Saragueta) – Bilixkorriko (Eneko Lazkoz, Oier Lakuntza, Alain Iriarte, Unai Artieda)
Berako gaztetxean, 21:00etan, bertso-merendua
Bordboiak (Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Aitor Elexpuru, Jokin Pinatxo) – Bertze maldikoak (Ainhoa Aranburu, Aimar Karrika, Oscar Sanz de Acedo)
Otsailak 15, larunbata
Otsagabiako Gartxot elkartean, 16:30etan, bertso-merendua
Xirristi Drimtim (Martin Azpiroz, Xabier Zarraluki, Migel Anjel Ortiz de Guzman, Mikel Xabier Juaniz) – Beti berandu… ta gauz onik ez! (Ander Fuentes “Itturri”, Mikel Azpiroz, Iñigo Sagastibeltza)
Leitzako Aurrera elkartean, 18:00etan, bertso-saioa
Harrapazank (Migel Mari Elosegi “Luze”, Iñigo Ibarra, Joanes Illarregi)– Miluzeko barañetak (Ander Baiano, Ander Perez, Mintxo Astiz, Pablo Perez, Edurne Errea, Iker Mundiñano)
Gaintzako elkartean, 19:00etan, bertso-merendua
Mailopetarrak (Oskar Estanga, Aritz Saragueta, Aitor Irastortza) – Lepatanatuek 2, txipiroien itzulera (Kotte Plaza, Jon Barberena, Oier Amiano, Xabier Maia)