Bi saiok emango diote hasiera 2024ko Bardoak taldekako txapelketari
2024/09/13
Lesakako Beheko Plazan eta Sunbillako Ulibeltza Elkartean izango dira taldekako txapelketako lehen bi saioak, gaur bertan. Beste saio bat gehiago ere izango da Bardoen lehenbiziko asteburuan, Lizarran.
13 talde eta ia 100 parte hartzaile 2024ko Bardoetan, irailaren 13an hasita
2024/09/06
Dena prest dago 2024ko Bardoak, Nafarroako taldekako bertso txapelketa martxan jartzeko. Irailaren 13an hasiko da egitasmoa, bi saiorekin, urriaren 26an izango da finala, Garesen. Beste behin ere, auzolana eta talde lana izango da oinarri.