Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Baztanzopak

Baztan 

 

Baztandik heldu gara, eta "zeintekuak garen jakin nahi baduzu...". Betikoak eta berriak gara. Izaten ahal gara bide bazterreko amapola: zaintzaile, goxo, eder, modox... Baina baita belarri gibelean dantzan darabilzun zorri koipetsu hori ere; errimaz eta doinuz irauliko zaituena. Saioa akitu ondotik edanen dituzun 100 patxaranek ez dute gu lixeritzeko balio, eta ez gara biharamuneko ibuprofenoak eraginen dizkizun albo-kalteen erantzule eginen. Zoro, zerri, zorri... Zoragarri... Guri bortz. Bozak ongi goratuta igango gara oholtzara: ezinen gaituzu hain aise bihurtu numero, kantari iratzartzen gara goizero-goizero.

Parte-hartzaileak: Malen Alzuart, Alazne Untxalo, Irati Majuelo, Amaia Elizagoien, Ane Fagoaga, Markel Adin, Maddi Etxebeste eta Lierni Oteiza.