Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Larunbatean zehaztuko dira 2024ko Bardoetako finalistak

2024/10/11
Heldu den larunbatean jokatuko dira azken hiru finalaurrekoak, Etxaurin, Irunberrin eta Tuteran. Han erabakiko da ze hiru talde izanen diren finalean.

Azken txanpan dira Bardoak. Larunbatean, urriaren 12an, jokatuko dira azken hiru finalaurrekoak, Etxaurin, Irunberrin eta Tuteran. Urriaren 4an hasi zen bigarren fasea eta hauek izango ditugu itzulerako hiru saioak. 

Etxaurin aurrez aurre izango dira Bortziriak-Baztango Mutilatuak eta Barañain-Atarrabiako Argako Bixiguak taldeak. Joaneko saioan, Irurtzunen izandakoan, lehenengoek eskuratu zuten garaipena, eta beraz, hanka bat dute finalean. Etxauriko saioko emaitzak argituko du ordea bietako zein sartzen den finalean. 19:00etan hasiko da saioa, udaletxeko ganbaran. Sarrerak bertan salduko dira, saioa hasi aurretik, 5 eurotan.

Irunberrin Baztango Baztanzopak eta Altsasu-Barañain-Leitzako Manteleko Sobrak taldeak izango dira parez pare. Tafallan jokatu zen joaneko saioa, eta orduan baztandarrek eskuratu zuten puntua. Irunberriko saioan argituko da azkenean zein den talde sailkatua. 19:00etan da saioa, Larrainenea Elkartean, ondoren otordua izango da. Saira Tabernan daude sarrerak salgai, 8 eurotan.

Tuterako saioan Iruñerriko EzKrashak eta Bortzirietako Hor gu! taldeak izango ditugu lehian. Iruñean jokatu zuten joaneko saioa, eta honetan Bortzirietako taldeak eraman zuen saioa. Tuterako Beterri Peñan 19:00etatki aurrera erabakiko da nork lortuko duen finalerako pasea. Sarrera librea izango da, eta merendua eskainiko da bertan saioa amaituta. 

Finala urriaren 26an jokatuko da, 17:30ean, Garesko Zamariain Pilotalekuan. Larunbateko hiru finalaurrekoetan argituko dira finalistak. Finalerako sarrerak eskuragai daude dagoeneko www.bertsosarrerak.eus atarian.

Larunbatean zehaztuko dira Bardoetako finalistak.