Ereñotzun, Errenterian eta Amasa-Villabonan izango da Herriartekoa
Herriarteko bigarren faseko hiru bertso saio izango dira asteburu honetan. Gaur 22:30ean hasiko da Ereñotzuko Ur mia Elkartean bertso saioa. Aurrez aurre ariko dira Ereñotzuko taldea eta Txinparta 1 (Oñati).
Apirilaren 1ean, bihar, Errenteriako Sindikato tabernan 23:30ean hasita, Xenpelar (Orereta) eta 7 astoren gainean (Alegia) taldeak arituko dira.
Asteburuko azken saioa igandean izango da, apirilaren 2an, Villabonako Gaztetxean. Am…ona! (Amasa-Billabona) eta Txingudi 2 (Irun) taldeak arituko dira.
Herriartekoaren bigarren fasea
Otsailaren 3an hasi zen Gipuzkoako Herriartekoa. Guztira 38 taldek hartu dute parte lehen fasean, eta sei astez 38 saio egin ondoren 12 talde pasa dira bigarren fasera, osatutako 12 multzotatik talde bana.
Bigarren fasean erabakiko da finalaurrekoetara pasako diren lau taldeak zeintzuk diren. Maiatzaren 6an eta maiatzaren 13an izango dira. Lehenengoa Alegian, eta, bigarrena, berriz, Bergaran. Bakoitzean bi talde ariko dira lanean.
Finalaurreko saio bakoitzeko garaileak izango dira Azpeitian, maiatzaren 27an egingo den finalean abestuko dutenak.