Am… ona! Herriarteko finalera sailkatu den bigarren taldea
Giro bikaina izan da gaur Bergarako pilotalekuan, Osinalde eta Am…ona! taldeetako kideak animatzeko asmoz. Aratz Igartzabal, Endika Igartzabal eta Gorka Maizek abestu dute Osinalde taldean. Am…ona! taldean, berriz, Ander Goikoetxea, Amaia Agirre eta Beñat Iguaran aritu dira. Saio bikaina egin dute bi taldeek, baina azkenean Amasa-Villabonako taldeak egin du txapelketan aurrera.
Gai jartzaile lanetan aritu da Jokin Murua (Osinalde) eta Iñaki Otaegi (Am…ona!). Saioa bost epailek baloratu dute: Beñat Hach Embarek (Osinalde), Aritz Garin (Am…ona!), Itziar Irizar (Itziar), Ramon Iturrikastillo (Debagoiena), eta Aritz Arruti (Aia eta Kitto).
Honenbestez, Karidadeko Benta (Asteasu, Zizurkil) eta Am… ona! (Amasa-Villabona) taldeek jokatuko dute Herriarteko lehiaketako txapela.
Azpeitiko finala maiatzaren 27an izango da, Izarraitz pilotalekuan, 17:30ean hasita. Jarraian, afaria izango da Sanagustin kulturgunean. Txartelak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian eta Sanagustin kulturgunean (Azpeitia).