Albisteak
![Alaia Martinek irabazi du 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Alaia Martinek irabazi du 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/alaia-martinek-irabazi-du-2024ko-gipuzkoako-bertsolari-txapelketa/@@images/3e116de2-133f-4dba-8962-ae6b99f9722d.jpeg)
Alaia Martinek irabazi du 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
2024/12/14Donostia Arena bertsozalez bete da gaur arratsaldean: 6.500 lagun elkartu dira bertan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken egunaz gozatzeko; Alaia Martinek jantzi du txapela, Beñat Gaztelumendirekin buruz-burukoa jokatu ostean.
![Nola jarraitu finala Nola jarraitu finala](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/nola-jarraitu-finala/@@images/33908c16-0a19-408d-9122-b08e462c81e0.jpeg)
Nola jarraitu finala
2024/12/13Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala bihar, abenduaren 14an, jokatuko da, Donostia Arenan. Bertaratuko ez direnek ere aukera izango dute finala jarraitzeko: hedabideek jarraipen zabala egingo diote.
![Prest dago finala Prest dago finala](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/prest-dago-finala/@@images/7f89ac2c-ab24-494c-8eca-bea3edd1b019.jpeg)
Prest dago finala
2024/12/10Gaur goizean aurkeztu dugu Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Illunben bertan. Larunbatean, abenduaren 14an, izango da saioa, 17:00etatik aurrera.
![Finalerako oharrak Finalerako oharrak](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/finalerako-oharrak/@@images/d8ff82d8-30ed-4777-9590-ec7fc33990ef.jpeg)
Finalerako oharrak
2024/12/05Haur txokoa izango da Illunben; izena eman beharko da. Puntu morea, sarrerak eta Ilunbera heltzeko jarraibideei buruzko oharrak aurkituko dituzu hemen.
![Arantzazu Loidik jantziko dio txapela txapeldunari Arantzazu Loidik jantziko dio txapela txapeldunari](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/arantzazu-loidik-jantziko-dio-txapela-txapeldunari/@@images/06e53c99-7321-4596-a624-833f4177abd3.jpeg)
Arantzazu Loidik jantziko dio txapela txapeldunari
2024/12/03Patxi Goikoleak emango du 25 urtez azpiko bertsolari onenaren saria. Ikasle eta irakasle, lehen bertso-eskolako ordezkariak dira Loidi eta Goikolea.
![Finala, osatuta Finala, osatuta](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/finala-osatuta/@@images/93b04c17-0afb-4a5c-93df-d5168a9b526b.jpeg)
Finala, osatuta
2024/12/01Arrasateko finalaurrekoa jokatu eta gero, erabakita geratu da Donostia Arenan ariko diren zortzi bertsolarien zerrenda. Abenduaren 14an jokatuko da finala; ETB1en ere zuzenean jarraitu ahalko da.
![Oihana Iguaran Barandiaranek irabazi du azken finalaurrekoa eta osatu da finala Oihana Iguaran Barandiaranek irabazi du azken finalaurrekoa eta osatu da finala](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/izena-abizena-abizenak-irabazi-du-azken-finalaurrekoa-eta-osatu-da-finala/@@images/a2fe4d03-41fe-419b-a766-51dd0e3d33a5.jpeg)
Oihana Iguaran Barandiaranek irabazi du azken finalaurrekoa eta osatu da finala
2024/12/01Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa jokatu da gaur Arrasaten; zuzenean sailkatu da finalera Iguaran.
![Arrasaten izango da azken finalaurrekoa Arrasaten izango da azken finalaurrekoa](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/arrasaten-izango-da-azken-finalaurrekoa/@@images/3b8f7dab-d486-459d-af8b-8cfc55e66f8d.jpeg)
Arrasaten izango da azken finalaurrekoa
2024/11/26Igandean jokatuko da azken finalaurrekoa, eta, horrekin bat, finala osatuko da. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.
![Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/zarautz/@@images/e32b4264-6f5e-4635-9c16-4291bcc58c08.jpeg)
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
2024/11/24Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.
![Zarautzen jokatuko da bigarren finalaurrekoa Zarautzen jokatuko da bigarren finalaurrekoa](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/zarautzen-jokatuko-da-bigarren-finalaurrekoa/@@images/7cc622bb-031f-4dc4-a9dd-17b2e8e9cd40.png)
Zarautzen jokatuko da bigarren finalaurrekoa
2024/11/19Lehen finalaurrekoa jokatuta, bigarren zita igande honetan izango da, Zarautzen. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera.
![Beñat Gaztelumendi Arandiak finalerako pasea eskuratu du Beñat Gaztelumendi Arandiak finalerako pasea eskuratu du](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/oiartzun/@@images/671691c8-2388-43ac-8b7a-b9371eefcd22.jpeg)
Beñat Gaztelumendi Arandiak finalerako pasea eskuratu du
2024/11/17Oiartzungo finalaurrekoa irabazita, zuzenean sailkatu da Gaztelumendi. Datorren igandean izango da hurrengo saioa, Zarautzen.
![Oiartzunen hasiko dira finalaurrekoak Oiartzunen hasiko dira finalaurrekoak](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/oiartzunen-hasiko-dira-finalaurrekoak/@@images/26d392e8-61fe-4809-a894-914f900ca13d.png)
Oiartzunen hasiko dira finalaurrekoak
2024/11/12Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken aurreko fasea hasiko da azaroaren 17an: finalaurrekoena. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera.
![Finalaurrekoak, zuzenean Finalaurrekoak, zuzenean](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/finalaurrekoak-zuzenean/@@images/dbb46f20-29e4-40c9-9d70-99b71629ac62.jpeg)
Finalaurrekoak, zuzenean
2024/11/05Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak. Datorren igandean izango da lehena, azaroaren 17an, Oiartzunen; 24an Zarautzen, eta abenduaren 1ean Arrasaten. ETB4n jarraitu ahalko dira zuzenean.
![Osatu dira finalaurrekoak Osatu dira finalaurrekoak](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/osatu-dira-finalaurrekoak/@@images/3b78eb06-eda1-4d5d-b251-2cd1b453d1fb.jpeg)
Osatu dira finalaurrekoak
2024/11/03Azken final-laurdena jokatuta, erabakita geratu da hurrengo fasean nortzuk ariko diren.
![Nerea Elustondo Plazaolak irabazi du Tolosako final-laurdena Nerea Elustondo Plazaolak irabazi du Tolosako final-laurdena](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/tolosako-final-laurdena/@@images/9ff71d11-f4b9-45b7-a9aa-341ccc0a6cbe.jpeg)
Nerea Elustondo Plazaolak irabazi du Tolosako final-laurdena
2024/11/03Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bosgarren eta azken final-laurdena jokatu da gaur Tolosako Leidor aretoan; Elustondok bildu du puntu gehien.
![Tolosan jokatuko da azken final-laurdena Tolosan jokatuko da azken final-laurdena](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/tolosan-jokatuko-da-azken-final-laurdena/@@images/1798d647-ea0c-463c-a130-4a3f196fdf11.jpeg)
Tolosan jokatuko da azken final-laurdena
2024/10/29Leidor aretoan jokatuko da faseko azken saioa. Saioa bukatzearekin bat ezagutuko dugu finalaurrekoetara sailkatutakoen zerrenda.
![Oihana Iguaran Barandiaranek irabazi du Irungo saioa Oihana Iguaran Barandiaranek irabazi du Irungo saioa](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/irun/@@images/32129228-6a1f-4977-854b-92e69da58190.jpeg)
Oihana Iguaran Barandiaranek irabazi du Irungo saioa
2024/10/27Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Iguaran. Irungo final-laurdena azken aurrekoa izan da: datorren astean ezagutuko dugu finalaurrekoetara sailkatuen zerrenda osatua.
![Unai Mendizabal Jauregi nagusitu da Azkoitian Unai Mendizabal Jauregi nagusitu da Azkoitian](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/azkoitia/@@images/5fd3fbcd-a948-426c-97c8-a0461063f3ec.jpeg)
Unai Mendizabal Jauregi nagusitu da Azkoitian
2024/10/26Hirugarren final-laurdena jokatu da gaur Baztartxo Antzokian. Final-laurdena irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da Mendizabal.
![Irungo saioa zuzenean emitituko dugu Irungo saioa zuzenean emitituko dugu](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/irungo-saioa-zuzenean-emitituko-dugu-1/@@images/072a7556-e499-4415-9a9c-a7cc4a1eed5c.jpeg)
Irungo saioa zuzenean emitituko dugu
2024/10/25Bertsoa.eus atarian egongo da ikusgai saioa. Ohi biano edukiera txikiagoko aretoa da Irungoa: hortik zuzenean emititzeko erabakia.
![Azkoitian eta Irunen jokatuko dira hurrengo saioak Azkoitian eta Irunen jokatuko dira hurrengo saioak](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/azkoitian-eta-irunen-jokatuko-dira-hurrengo-saioak/@@images/27a8dc37-4755-4093-a72a-566b71e3b33c.jpeg)
Azkoitian eta Irunen jokatuko dira hurrengo saioak
2024/10/22Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako beste bi final-laurden jokatuko dira asteburu honetan: urriaren 26an Azkoitian, eta 27an Irunen. Saioetako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.
![Beñat Gaztelumendi Arandia nagusi Errenterian Beñat Gaztelumendi Arandia nagusi Errenterian](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/benat-gaztelumendi-arandia-nagusi-errenterian/@@images/9b618a3e-4d10-4f3e-912c-7c42f3475666.jpeg)
Beñat Gaztelumendi Arandia nagusi Errenterian
2024/10/20Bigarren final-laurdena jokatu da gaur Errenterian. Gaztelumendik, irabaztearekin batera, finalaurrekoetarako txartela lortu du.
![Alaia Martin Etxebestek irabazi du Eibarko saioa Alaia Martin Etxebestek irabazi du Eibarko saioa](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/eibar/@@images/84349b00-1ec8-409e-a1b9-8582149463df.jpeg)
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Eibarko saioa
2024/10/19Lehen final-laurdena izan da Eibarkoa. Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Martin. Bihar izango da hurrengo saioa, Errenterian.
![Lehen bi final-laurdenak jokatuko dira asteburu honetan Lehen bi final-laurdenak jokatuko dira asteburu honetan](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/lehen-bi-final-laurdenak-jokatuko-dira-asteburu-honetan/@@images/cc67a679-5f03-4c8a-bdfb-322be1432f91.jpeg)
Lehen bi final-laurdenak jokatuko dira asteburu honetan
2024/10/15Eibarren hasiko da txapelketaren bigarren fasea, urriaren 19an; Errenterian izango da hurrengo saioa, urriaren 20an. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.
![Osatu dira final-laurdenak Osatu dira final-laurdenak](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/osatu-dira-final-laurdenak/@@images/40dca04d-83fc-453e-b7e5-62acc8031c98.jpeg)
Osatu dira final-laurdenak
2024/10/05Azken final-zortzirena jokatuta, erabakita geratu da hurrengo fasean nortzuk ariko diren.
![Maider Arregi Markuletak irabazi du Azpeitiko final-zortzirena Maider Arregi Markuletak irabazi du Azpeitiko final-zortzirena](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/azpeitia/@@images/6fd9bfc1-ee6c-4ef5-9c49-42997efe8340.jpeg)
Maider Arregi Markuletak irabazi du Azpeitiko final-zortzirena
2024/10/05Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren zazpigarren eta azken final-zortzirena jokatu da gaur Azpeitiko Soreasu antzokian; Arregik bildu du puntu gehien.
![Azpeitian jokatuko da azken final-zortzirena Azpeitian jokatuko da azken final-zortzirena](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/azpeitian-jokatuko-da-azken-final-zortzirena/@@images/0969437b-2ba3-48db-a614-5fc778b563c8.jpeg)
Azpeitian jokatuko da azken final-zortzirena
2024/10/01Saioa bukatzean, final-laurdenetako sailkapena jakingo dugu. Saioak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.
![Aitor Salegi Martijak irabazi du Andoainen Aitor Salegi Martijak irabazi du Andoainen](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/andoain/@@images/39b34ac5-72d7-4e62-a252-f1209bbfe2c1.jpeg)
Aitor Salegi Martijak irabazi du Andoainen
2024/09/29Azken aurreko final-zortzirena jokatu da gaur Bastero kulturgunean. Datorren larunbateko saioarekin osatuko da final-laurdenetako zerrenda. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.
![Eneritz Artetxe Eizagirre nagusi Hondarribian Eneritz Artetxe Eizagirre nagusi Hondarribian](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/hondarribia/@@images/9f62ab16-c347-49b4-ad50-636c30196f0f.jpeg)
Eneritz Artetxe Eizagirre nagusi Hondarribian
2024/09/28Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena jokatu da gaur Hondarribiko Itsas Etxean. Artetxe, saioa irabaztearekin bat, final-laurdenetara sailkatu da. Bihar izango da hurrengo saioa, Andoainen.
![Hondarribian eta Andoainen dira hurrengo saioak Hondarribian eta Andoainen dira hurrengo saioak](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/hondarribian-eta-andoainen-dira-hurrengo-saioak/@@images/d162c70f-873a-4d66-b1ee-1b6f36de3715.jpeg)
Hondarribian eta Andoainen dira hurrengo saioak
2024/09/24Irailaren 28an eta 29an jokatuko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hurrengo saioak: Hondarribian eta Andoainen, hurrenez hurren. Saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira hurrengo fasera. Sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.
![Eli Pagola Apezetxea nagusitu da Elgoibarren Eli Pagola Apezetxea nagusitu da Elgoibarren](https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoakotxapelketa/albisteak/eli-pagola-nagusitu-da-elgoibarren/@@images/341136a8-ce20-4749-a4d7-d52e2c8817c4.jpeg)
Eli Pagola Apezetxea nagusitu da Elgoibarren
2024/09/22Final-laurdenetako txartela lortu du Pagolak. Hurrengo saioak datorren asteburuan izango dira, Hondarribian eta Andoainen.