Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Zarauzko Aritzbatalde Udal Kiroldegi bete batean jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa: 1.400 bertsozale bildu dira, eta sarrerak agortu dituzte. Sei bertsolari hauek aritu dira kantuan:
- Alaia Martin Etxebeste
- Amaia Iturriotz Etxaniz
- Aner Peritz Manterola "Euzkitze"
- Eneko Araiztegi Agirre
- Eneritz Artetxe Eizagirre
- Unai Mendizabal Jauregi
Lan puntuagarriak amaituta, Alaia Martin Etxebestek bildu ditu puntu gehien, 544,5, eta zuzenean sailkatu da finalera. Honela geratu da sailkapena:
Alaia Martin Etxebeste ---------------------------------------------- 544,5
Eneritz Artetxe Eizagirre -------------------------------------------- 519,5
Aner Peritz Manterola "Euzkitze" -------------------------------- 512
Unai Mendizabal Jauregi ------------------------------------------- 504,5
Amaia Iturriotz Etxaniz ---------------------------------------------- 493,5
Eneko Araiztegi Agirre ----------------------------------------------- 462
Gai-jartzaile lanetan Ion Zaldua Brit aritu da. Epaile, ostera, hauek aritu dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ibili da.
Datorren saioa datorren igandean, abenduaren 1ean, jokatuko da, Arrasaten. Saioa bukatzearekin bat, finalean abestuko duten zortzi bertsolarien zerrenda ezagutuko dugu. Arrasaterako sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian daude, eta aurretik agortzen ez badira, Uarkape pilotalekuko txarteldegian, egunean bertan.