Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Tolosan jokatuko da azken final-laurdena

2024/10/29
Leidor aretoan jokatuko da faseko azken saioa. Saioa bukatzearekin bat ezagutuko dugu finalaurrekoetara sailkatutakoen zerrenda.

Gipuzkoako bertsolari Txapelketak bigarren mugarria gaindituko du igandean, azken final-laurdena orduan jokatuko baita Tolosan, Leidor aretoan. Sei bertsolari hauek ariko dira kantuan:

Gai-jartzaile lanetan Igotz Alkorta Irastortza ibiliko da. Epaile, ostera, hauek:  Amaia Otxotorena GamioKarlos Ibarguren OlaldeMaite Sukia OlanoOihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia ariko da.

Faseko azken saioa izango da Tolosakoa, eta, beraz, saioa bukatzearekin bat ezagutuko da finalaurrekoetara sailkatutakoen zerrenda. Tolosarako sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian eta saioaren egunean bertan Leidorreko txarteldegian, aurretik agortuko ez balira.