Nerea Elustondo Plazaolak irabazi du Tolosako final-laurdena
Gaurko Tolosako saioarekin, mugarri bat gehiago gainditu du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak: osatu dira finalaurrekoak. Sarrerak agortutako Leidor areto batek egin dio harrera saioari, eta giro beroan aritu dira sei bertsolari hauek:
- Aitor Tatiegi Loidi
- Andoni Rekondo Izagirre
- Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi"
- Jon Gurrutxaga Urbieta
- Maider Arregi Markuleta
- Nerea Elustondo Plazaola
Lan puntuagarriak amaituta, Nerea Elustondo Plazaola gailendu da, 500 punturekin. Beraz, zuzenean sailkatu da Oiartzungo finalaurrekora, azaroaren 17an. Honela geratu dira gainontzeko puntuazioak:
Nerea Elustondo Plazaola ----------------------------------------- 500
Maider Arregi Markuleta -------------------------------------------- 494,5
Andoni Rekondo Izagirre -------------------------------------------- 479,5
Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi" ---------------------------- 473,5
Aitor Tatiegi Loidi -------------------------------------------------------- 446,5
Jon Gurrutxaga Urbieta ----------------------------------------------- 460
Gai-jartzaile lanetan Igotz Alkorta Irastortza ibili da. Epaile, ostera, hauek: Amaia Otxotorena Gamio, Karlos Ibarguren Olalde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkaria Aratz Irazustabarrena Garmendia izan da.
Saioa bukatzearekin bat, final-laurdenetako sailkapen orokorra ere osatu da, baita finalaurrekoetara sailkatutakoen zerrenda ere. Albiste honetan duzue sailkapenari buruzko informazioa.
Datorren saioa bi aste barru izango da, azaroaren 17an, Oiartzunen. Saiorako sarrerak salgai daude, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian.