Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nerea Elustondo Plazaolak irabazi du Tolosako final-laurdena

2024/11/03
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bosgarren eta azken final-laurdena jokatu da gaur Tolosako Leidor aretoan; Elustondok bildu du puntu gehien.

Gaurko Tolosako saioarekin, mugarri bat gehiago gainditu du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak: osatu dira finalaurrekoak. Sarrerak agortutako Leidor areto batek egin dio harrera saioari, eta giro beroan aritu dira sei bertsolari hauek:

Lan puntuagarriak amaituta, Nerea Elustondo Plazaola gailendu da, 500 punturekin. Beraz, zuzenean sailkatu da Oiartzungo finalaurrekora, azaroaren 17an. Honela geratu dira gainontzeko puntuazioak:

Nerea Elustondo Plazaola ----------------------------------------- 500
Maider Arregi Markuleta -------------------------------------------- 494,5
Andoni Rekondo Izagirre -------------------------------------------- 479,5
Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi" ---------------------------- 473,5
Aitor Tatiegi Loidi -------------------------------------------------------- 446,5
Jon Gurrutxaga Urbieta ----------------------------------------------- 460

Gai-jartzaile lanetan Igotz Alkorta Irastortza ibili da. Epaile, ostera, hauek:  Amaia Otxotorena GamioKarlos Ibarguren OlaldeMaite Sukia OlanoMikel Lersundi Ayestaran eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkaria  Aratz Irazustabarrena Garmendia izan da.

Saioa bukatzearekin bat, final-laurdenetako sailkapen orokorra ere osatu da, baita finalaurrekoetara sailkatutakoen zerrenda ere. Albiste honetan duzue sailkapenari buruzko informazioa.

Datorren saioa bi aste barru izango da, azaroaren 17an, Oiartzunen. Saiorako sarrerak salgai daude, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian.