Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Oiartzunen hasiko dira finalaurrekoak

2024/11/12
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken aurreko fasea hasiko da azaroaren 17an: finalaurrekoena. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera.

Oiartzungo saioarekin hasita, finalaurrekoetan murgilduko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa igandean. Elorsoro Udal Kiroldegian jokatuko da lehen finalaurrekoa, azaroaren 17an, eta bertan lehen finalista ezagutuko dugu. Sei bertsolari hauek ariko dira kantuan: 

Gai-jartzailea Ane Ezenarro Beristain izango da.

Saioa epaitzearen ardura bost epaile hauena izango da: Bakarne Urreaga EtxeberriaEneritz Azkue BasurkoKarlos Ibarguren OlaldeLeire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ibiliko da.

Sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian izango dira, eta egunean bertan Elorsoroko txarteldegian; aurretik bukatzen ez badira. Kiroldegiko ateak, finalaurrekoa izaki, 16:00etan irekiko dira. 

Finalaurrekoetako saio guztiak ETB4n emitituko dira, Ilaski Serrano aurkezle eta Jon Martin aditua lagun.