Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Beñat Gaztelumendi Arandiak finalerako pasea eskuratu du

2024/11/17
Oiartzungo finalaurrekoa irabazita, zuzenean sailkatu da Gaztelumendi. Datorren igandean izango da hurrengo saioa, Zarautzen.

Finalera begira jarri da gaur Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Azken aurreko fasea gaur hasi da, Oiartzunen, eta finaleko txartelak banatzen hasi dira. Sei bertsolari hauek aritu dira bertsotan Oiartzungo Elorsoro Udal Kiroldegian: 

Lan puntuagarriak bukatuta, Beñat Gaztelumendi Arandiak bildu ditu puntu gehien: 560,5. Honenbestez, zuzenean sailkatu da finalera, abenduaren 14an Donostia Arenan. Gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute finalean kantatzeko aukera. Hauexek gaur lortutako puntuazioak:

Beñat Gaztelumendi Arandia ------------------------ 560,5 
Ane Labaka Mayoz ---------------------------------------- 552 
Nerea Elustondo Plazaola ----------------------------- 522,5
Asier Azpiroz Iztueta -------------------------------------- 475,5
Oier Etxeberria Zubimendi ------------------------------ 468,5
Eli Pagola Apezetxea --------------------------------------- 449

Gaiak ematen Ane Ezenarro Beristain ibili da. Epaitzen, ostera, epaile hauek: Bakarne Urreaga EtxeberriaEneritz Azkue BasurkoKarlos Ibarguren OlaldeLeire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu da.

Datorren igandean jokatuko da hurrengo saioa, Zarautzen. Saioko sarrerak salgai daude, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian eta Aritzbatalde Udal Kiroldegiko txarteldegian saioko egunean bertan, aurretik agortuko ez balira.

Oiartzungo saioa zuzenean emititu dugu ETB4n eta horrela izango da gainontzeko finalaurrekoetan ere: Ilaski Serrano aurkezle eta Jon Martin aditu direla.