Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Lehen bi final-laurdenak jokatuko dira asteburu honetan

2024/10/15
Eibarren hasiko da txapelketaren bigarren fasea, urriaren 19an; Errenterian izango da hurrengo saioa, urriaren 20an. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak bigarren fasea hasiko du asteburu honetan; Eibarren, urriaren 19an, eta Errenterian, urriaren 20an. Astebeteko atsedenaldiaren ostean heldu da bigarren fasea, eta hiru asteburuz jokatuko dira final-laurdenak, urriaren 3ko Tolosako azken final-laurdenarekin amaitzeko. 

Eibarko saioan bertsolari hauek ariko dira:

Gai-jartzaile lanetan Iban Narbaiza Cevidanes ariko da.

Errenteriako saioan, aldiz, bertsolari hauek ariko dira:

Gai-jartzailea Aizpea Garmendia Iartza izango da.

Bi saioetan epaile hauek ariko dira epaitzen: Amaia Otxotorena GamioKarlos Ibarguren OlaldeMaite Sukia OlanoOihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda EizmendiIdazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia ariko da.

Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.