Lehen bi final-laurdenak jokatuko dira asteburu honetan
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak bigarren fasea hasiko du asteburu honetan; Eibarren, urriaren 19an, eta Errenterian, urriaren 20an. Astebeteko atsedenaldiaren ostean heldu da bigarren fasea, eta hiru asteburuz jokatuko dira final-laurdenak, urriaren 3ko Tolosako azken final-laurdenarekin amaitzeko.
Eibarko saioan bertsolari hauek ariko dira:
- Agin Laburu Rezola
- Alaia Martin Etxebeste
- Aratz Igartzabal Bidegain
- Eneko Araiztegi Agirre
- Haizea Arana Cardenal
- Manu Goiogana Bengoetxea
Gai-jartzaile lanetan Iban Narbaiza Cevidanes ariko da.
Errenteriako saioan, aldiz, bertsolari hauek ariko dira:
- Aitor Salegi Martija
- Beñat Gaztelumendi Arandia
- Beñat Iguaran Amondarain
- Iñigo Gorostarzu Etxebeste
- Oihana Arana Cardenal
- Unai Gaztelumendi Arandia
Gai-jartzailea Aizpea Garmendia Iartza izango da.
Bi saioetan epaile hauek ariko dira epaitzen: Amaia Otxotorena Gamio, Karlos Ibarguren Olalde, Maite Sukia Olano, Oihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia ariko da.
Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.