Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Lazkaon eta Elgoibarren izango dira hurrengo saioak

2024/09/17
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen asteburua jokatuta, Lazkaoko eta Elgoibarko saioen txanda da orain. Irailaren 21ean izango da lehenengoa, eta 22an bigarrena. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak hiru eta laugarren saioak izango ditu asteburu honetan: irailaren 21ean Lazkaon, eta irailaren 22an Elgoibarren. Pasa den bi saioetan bezala, Lazkao eta Elgoibarko saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira final-laurdenetara, eta gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera. 

Lazkaoko saioan, irailaren 21ean, bertsolari hauek ariko dira kantuan: 

Gai-jartzaile lanetan Aizpea Garmendia Iartza ariko da. 

 

Elgoibarko saioan, irailaren 22an, beste bertsolari hauek ariko dira: 

Gai-jartzailea Olatz Zuazubiskar izango da.

Epaile, ostera, hauek ariko dira bi saioetan: Bakarne Urreaga EtxeberriaEneritz Azkue BasurkoIñigo Legorburu ArregiJon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia ariko da.

Saioei buruzko informazio osoa webgune honetan eta gure sare sozialetan aurkituko duzue. Sarrerak, aldiz, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai, eta saioaren egunean aretoko txarteldegietan, oraindik sarrerarik geratuko balitz.