Oihana Arana Cardenalek bildu ditu puntu gehien Lazkaon
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak bigarren asteburua hasi du gaur. Lazkaoko Areria aretoan jokatu da hirugarren final-zortzirena, eta bertsozale andanak berotu du bertako giroa. Sei bertsolari hauek aritu dira kantuan:
- Beñat Iguaran Amondarain
- Gorka Maiz Alustiza
- Iban Urdangarin Lardizabal
- Iñigo Gorostarzu Etxebeste
- Julen Zulaika Alkorta
- Oihana Arana Cardenal
Lan puntuagarriak amaituta, Oihana Arana Cardenal izan da nagusi, 501,5 punturekin. Horrela, zuzenean sailkatu da Errenteriko final-laurdenera, urriaren 20an. Honela geratu da sailkapena:
Oihana Arana Cardenal ----------------------------- 501,5
Iñigo Gorostarzu Etxebeste ------------------------ 471,5
Beñat Iguaran Amondarain ------------------------- 454,5
Julen Zulaika Alkorta --------------------------------- 442
Gorka Maiz Alustiza ----------------------------------- 441,5
Iban Urdangarin Lardizabal ------------------------ 433
Gai-jartzaile lanetan Aizpea Garmendia Iartza aritu da. Epaileak, ostera, hauek izan dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkaria Aratz Irazustabarrena Garmendia izan da.
Bihar jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hurrengo saioa, Elgoibarren. Sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai, baita antzokiko txarteldegian ere.