Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Amaia Iturriotz Etxanizek irabazi du Lasarte-Oriako saioa

2024/09/15
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren saioa jokatu da gaur Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Puntu gehien bildu ditu Iturriotzek, eta, beraz, final-laurdenetan abestuko du. Datorren larunbatean izango da hurrengo saioa, Lazkaon.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak bigarren zita izan du gaur Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Lehen saioan bezala, bigarrenean ere jendez lepo eta bero egon da aretoa: sarrera guztiak saldu dira. Sei bertsolari hauek aritu dira Lasarte-Orian:

Lan puntuagarriak amaituta, Amaia Iturriotz Etxanizek bildu ditu puntu gehien: 490.5. Beraz, zuzenean pasatuko da Irungo final-laurdenera, urriaren 27an. Honela geratu dira saioko puntuazioak: 

Amaia Iturriotz Etxaniz ---------------------------------------- 490.5

Aner Peritz Manterola "Euzkitze" ------------------------ 470 

Oier Etxeberria Zubimendi --------------------------------- 467 

Manu Goiogana Bengoetxea ----------------------------- 466.5 

Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi" --------------- 460.5

Aitor Zubikarai Salegi -------------------------------------- 442

Gai-jartzailea Haritz Alberdi Alberdi izan da. Epaile honako hauek aritu dira: Bakarne Urreaga EtxeberriaEneritz Azkue BasurkoIñigo Legorburu ArregiJon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia aitu da.

Datorren astean izango dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hurrengo saioak: Lazkaon, irailaren 21ean, eta Elgoibarren, irailaren 22an. Sarrerak, beti bezala, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.