Oihana Iguaran Barandiaranek irabazi du azken finalaurrekoa eta osatu da finala
Arrasate Uarkape pilotalekua izan da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalaren aurreko azken geltokia. Azken finalaurrekoa izanda, gaur ezagutu dugu finalean ariko direnen zerrenda.
Gaurkoan, sei bertsolari hauek aritu dira:
- Agin Laburu Rezola
- Andoni Rekondo Izagirre
- Eñaut Martikorena Lizaso
- Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi"
- Maider Arregi Markuleta
- Oihana Iguaran Barandiaran
Lan puntuagarriak amaituta, Oihana Iguaran Barandiaranek irabazi du saioa, 519 punturekin. Honenbestez, honela geratu da saioko sailkapena:
- Oihana Iguaran Barandiaran ------------------------------------------------ 519
- Andoni Rekondo Izagirre ----------------------------------------------------- 513,5
- Maider Arregi Markuleta ------------------------------------------------------ 511
- Agin Laburu Rezola -------------------------------------------------------------- 499
- Eñaut Martikorena Lizaso ---------------------------------------------------- 482
- Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi" ---------------------------------- 478
Gai-jartzailea Imanol Artola Arretxe izan da.
Epaile, ostera, hauek aritu dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran. Idazkari lanetan Aratz Irazustabarrena Garmendia ibili da.
Esan bezala, azken finalaurrekoa izan da eta osatu da finala. Albiste honetan aurkituko duzue finalera sailkatutakoen zerrenda.
Finala abenduaren 14an jokatuko da, Donostian. Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai. Horrez gain, ETB1en ere emitituko dugu, zuzenean.