Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Andoni Rekondo Izagirre nagusitu da lehen saioan

2024/09/14
Urretxuko Labeaga aretoan jokatu da 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-zortzirena. Irabaztearekin batera, final-laurdenetara sailkatu da Rekondo. Bihar jokatuko da hurrengo final-zortzirena, Lasarte-Orian.

Gaur hasi da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Urretxuko Labeaga aretoan. Areto bete jendek eman dio ongi etorria aurtengo edizioari, eta hurrengo hauek izan dira gaurko sei protagonistak:

Lan puntuagarriak amaituta, Andoni Rekondo Izagirre izan da garaile, 496,5 punturekin. Beraz, zuzenean pasatuko da Tolosako final-laurdenera, azaroaren 3an. Honela geratu dira saioko puntuazioak: 

Andoni Rekondo Izagirre ------------------------- 496,5 

Unai Mendizabal Jauregi ------------------------ 489,5

Jon Gurrutxaga Urbieta -------------------------- 451,5 

Mikel Iturriotz Etxaniz ---------------------------- 450,5

Ane Zuazubiskar Iñarra ------------------------- 444,5

Antton Aizpurua Aldape ------------------------ 428,5

 

Gai-jartzaile Ion Zaldua Brit aritu da. Epaile honako hauek aritu dira: Bakarne Urreaga EtxeberriaEneritz Azkue BasurkoIñigo Legorburu ArregiJon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia aitu da.