Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Oihana Iguaran Barandiaranek irabazi du Irungo saioa

2024/10/27
Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Iguaran. Irungo final-laurdena azken aurrekoa izan da: datorren astean ezagutuko dugu finalaurrekoetara sailkatuen zerrenda osatua.

Irungo Ficobako Auditoriuma jendez gainezka egon da gaur arratsaldean: astebete inguru daramatzate sarrerek agortuta. Saioan sei bertsolari hauek aritu dira kantuan: 

Lan puntuagarriak bukatuta, Oihana Iguaran Barandiaran nagusitu da, 517,5 punturekin. Hori horrela, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara: Arrasateko saioan arituko da, abenduaren 1ean. Gainontzeko puntuazioak honela geratu dira:

Gai-jartzaile lanetan Uxune Areizaga Aranberri aritu da.Epaileak, ostera, hauexek izan dira:  Amaia Otxotorena GamioKarlos Ibarguren OlaldeMaite Sukia OlanoOihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu da.

Datorren igandean, azaroaren 3an, izango da hurrengo eta azken final-laurdena, Tolosan. Behin final-laurden hori jokatuta, finalaurrekoetako zerrenda osatuko da: bost final-laurdenetako irabazleez gain, puntuazioz 13 bertsolari sailkatuko dira. Tolosako eta gainontzeko saioetako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.