Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Hondarribian eta Andoainen dira hurrengo saioak

2024/09/24
Irailaren 28an eta 29an jokatuko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hurrengo saioak: Hondarribian eta Andoainen, hurrenez hurren. Saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira hurrengo fasera. Sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa badoa aurrera, eta, astebururo moduan, beste bi saio izango dira oraingoan ere: irailaren 28an Hondarribian jokatuko da lehena, eta Andoainen hurrengoa, irailaren 29an. Bi saioetako irabazleek final-laurdenetarako txartela eskuratuko dute, eta gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera. 

Hondarribiko saioan, irailaren 28an, bertsolari hauek ariko dira: 

Gai-jartzailea Iban Narbaiza Cevidanes izango da. 

Andoaingo saioan, aldiz, sei bertsolari hauek ariko dira:

Gai-jartzaile lanetan Igotz Alkorta Irastortza ariko da.

Epaile, ostera, hauek ariko dira bi saioetan: Bakarne Urreaga EtxeberriaEneritz Azkue BasurkoIñigo Legorburu ArregiJon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia ariko da.

Saioei buruzko informazio osoa webgune honetan eta gure sare sozialetan aurkituko duzue. Sarrerak, aldiz, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai, eta saioaren egunean aretoko txarteldegietan, oraindik sarrerarik geratuko balitz.